Izatezko bikoteak

Izatezko bikoteei buruz, hau da, Legearen inguruko, edota behar diren paperen inguruko informazio gehiago eskura duzu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroak ondorengo xedea du: sexu bereko edo ezberdineko adin nagusiko pertsonen arteko maitasun harreman egonkorrak erregistratzea. Horretarako ez da beharrezkoa izango etxebizitza berean bizitzea eta nahikoa izango da bikotekideetako bat EAEn bizitzea.(ikusi erregistroaren araudia)

Ezkondutako bikoteek dituzten zenbait eskubide aitortuko zaizkie (zergetan, lanean, oinordekotzan...). Gainera, erraztasunak izango dituzte erregistratzeko eta harremana ezeztatzeko.

Izatezko Bikoteen Erregistrora biltzeko betebeharrak

  • Pertsona biak adinez nagusi edo adingabeko emantzipatuak izatea.
  • Biak gaitasun osoarekin.
  • Ezin dute euren artean lerro zuzeneko odol- edo adopzio- ahaidetasunik eduki.
  • Ezin dute euren artean alboko lerroko bigarren mailako odol-ahaidetasunik eduki (neba-arrebak).
  • Ezin dute ezkontza edo izatezko bikotearen bidezko loturarik izan beste inorekin ere.
  • Bikotekideetako bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean erroldatuta egotea.

Izatezko Bikoteen Erregistroan izena ematea

Izatezko Bikoteen Erregistroan izena emateak eraketa-ondorioak ditu; beraz, izena ematen ez duten bikoteei ez zaie lege hau aplikatuko. (ikusi lege osoa)

Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan bertan eman daiteke izena, zuzenean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hiru lurralde historikoetan dituen ordezkaritzetan baitago, edo bestela, udal erregistrora jo, halako erregistroa duten udaletan, behintzat. (ikusi formularioak, betebeharrak eta dokumentazioa)

BERDINDU zerbitzua

Sexu bereko bikoteek, hala behar badute, informazio gehiago eskura dezakete Eusko Jaurlaritzaren BERDINDU-Lesbiana, Gay eta Transexualen Arretarako Zerbitzuan, telefono honetara deituz: 900 840011 edo ondoko posta elektronikoaren helbidera idatziz: berdindu@ej-gv.es.

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu