Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2016/06/13

Hirurogeita hamabi profesionalek jaso dute Adimen Emozionalerako prestakuntza 2016an Gazteen Euskal Behatokian

2016an Adimen emozionala jardunean: gazteekin harreman hobea izateko tresnak ikastaroaren 3 edizio antolatu ditu Gazteen Euskal Behatokiak.

Honakoa esan dute Behatokiko prestakuntza arloko arduradunek: “Ikastaro honek interes handia piztu du gazteekin lan egiten duten profesionalen artean eta horregatik ikastaro kopurua handitzea erabaki genuen”.

Ikastarora etorri diren pertsona gehienek zuzenean gazteekin egiten dute lan bai udaletxe, foru aldundi, Eusko Jaurlaritza, erakunde zein gazte elkarteetan. Gainera,  % 20k hezkuntza formalean egiten dute lan, bigarren hezkuntzako edo batxilergoko orientatzaileak edo irakasleak dira.

Ikastaroko irakaslea Natalia Alonso Alberca izan da eta balorazio bikainak jaso ditu. Ikastaroaren puntuazio orokorra 9koa izan da 10en gainean eta irakaslearekin izandako gogobetetasunak puntuazio handiena urratzen du. Gaia azaltzerakoan duen argitasunari 9,7 eman diote eta gaiaren  inguruan duen ezagutzari 9,6.

Ekimen honek izan duen arrakasta ikusita 2017an ikastaroa berriz eskaintzeko aukera aztertzen ari gara eta oinarrizko prestakuntza jaso dutenentzat, berriz, gaia sakontzeko ikastaroa sortzea.

Jarrai gaitzazu gizarte sareetan!