Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Alkoholaren eta kalamuaren kontsumoak jaitsi egin dira Euskadiko gazteen artean

Argitalpen-data: 

2017an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 20,3k aitortu zuten aurreko hilabetean alkoholaren gehiegizko kontsumoa edo kontsumo arriskutsua egin zutela. Horrek esan nahi du hilabete horretako egun batean edo gehiagotan 65 gramo alkoholatik gora edan zutela (zortzi garagardo, esaterako).

Alkoholaren gehiegizko kontsumoa edo kontsumo arriskutsua egin zuten gizon gazteen proportzioa (% 25,3) emakume gazteei zegokien zifra baino hamar puntu altuagoa zen (% 15,3).

Horrelako kontsumoa jaitsi egin da eta 2017an 2004an hasitako seriearen baxuena da. Biztanleria osoan ere joera berdina ikusten da baina hasierako zifrak gazteei zegozkienak baino askoz apalagoak ziren. 2017an gazteen eta biztanleria osoaren portzentajeak % 20,3 eta % 8,2 ziren, hurrenez hurren, beraz, alde handia dago bien artean.

Alkoholaren gehiegizko kontsumoaren edo kontsumo arriskutsuaren bilakaera. Euskadiko 15-29 urteko gazteen eta 15-74 urteko biztanleriaren arteko alderaketa (%)

Bestalde, 2017an Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 4,2k adierazi zuten aurreko hilean kalamua erre zutela egunero edo ia egunero (astean lau egunetan gutxienez). Alkoholarekin gertatzen den bezala, kalamuaren kontsumoa askoz hedatuago dago mutilen artean (% 7,3) nesken artean baino (% 1,0).

Kalamuaren kontsumoa ohikoagoa da gazteen artean biztanleria osoan baino (% 2,0). Edozelan ere, kontsumo hori nabarmen jaitsi da aurreko urteekin konparatuz gero, eta 2017an erretzen zuten gazteak 2008an erretzen zutenen erdia baino gutxiago dira, orduan, 2008an, eguneroko kontsumitzaileen ehunekorik altuena jaso baitzen (% 11,0).

Kalamuaren eguneroko edo ia eguneroko kontsumoaren bilakaera. Euskadiko 15-29 urteko gazteen eta 15-74 urteko biztanleriaren arteko alderaketa (%)

Datu hauek Euskadiko adikzioei buruzko inkesta 2017 (leiho berri batean irekitzen da) eta aurreko Euskadi eta Drogak izeneko serietik atera dira. Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak egin ditu aldiro ikerketa hauek eta Gazteen Euskal Behatokiari 15 eta 29 urte bitarteko gazteei dagozkien datuak eman dizkio.

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa