Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2014/11/25

Auzolandegiak 2015 programarako proiektuak aurkezteko deialdia

Deialdi honetara aurkeztu daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi asmorik gabeko entitate publiko nahiz pribatuak

Programan parte hartu nahi duten erakundeek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...). Kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez. Auzolandegiak, ahal dela, uztail-abuztuan egingo dira.

  • Agindua, 2014ko azaroaren 19koa (pdf, 223 kb) ( EHAA, 2014ko azaroaren 25a)
  • Proiektuak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita
  • Proiektuak aurkezteko tokiak:

Eskabideak bertatik bertara aurkez daiteke Gazteria eta Kirol Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Herritarrentzako Arretarako Guneko bulegoetan (Zuzenean), edota 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!