Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2015/08/05

2015eko bigarren hiruhilekoan 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 28koa da

Gazteen langabezia-tasa biztanleria osoarena baino 13 puntu handiagoa da

Biztanleriaren Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko inkestaren 2015eko bigarren hiruhilekoari dagozkion datuak argitaratu berri direla-eta, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAEko) gazteen langabeziaren egoera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak.

Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin lantzen du inkesta hau eta Gazteen Euskal Behatokiari 16 eta 29 urte bitartekoen datuak helarazi dizkio. Oraingoan Eustatek kalkulatzeko metodologia aldatu du zertxobait, fenomenoari hobeto heltzeko asmoz eta, hori dela-eta, ezin izango dugu oraingo datuak aurreko urteetakoekin konparatu (horiek beste metodologia batekin kalkulatuta baitzeuden).

Zer adierazten du langabezia-tasak?

Enplegurik ez duten baina lana aktiboki bilatzen ari diren pertsona aktiboen (lan egiteko moduan egonik, azken lau asteetan lana bilatzeko gestioren bat egiten duten pertsonen) ehunekoa adierazten du langabezia-tasak. Bertan ez dira sartzen lan bila ez dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak.

Zein da gazteen langabezia-tasa 2015eko bigarren hiruhilekoan?

EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 28,0 da 2015eko bigarren hiruhilekoan, biztanleria osoarena baino 13 puntu handiagoa.

Badago alderik sexu edo lurralde historikoaren arabera?

Gizon gazteen langabezia-tasa emakume gazteena baino handiagoa da (% 30,3 eta % 25,5, hurrenez hurren).

Lurralde historikoei joz gero, ikus dezakegu Gipuzkoan gazteen langabezia-tasa beste lurraldeetan baino baxuagoa dela (% 26,1, hain zuzen ere). Bizkaian, aldiz, tasarik handiena jaso da (% 29,6).

Biztanleria osoaren datuak aztertzean ere ikus daiteke emakumeen artean eta Gipuzkoan daudela tasarik baxuenak.


Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!