Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2016/08/31

EAEko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko 2016rako diru-laguntzak

AGINDUA, 2016ko uztailaren 28koa (EHAA, 2016ko abuztuaren 31koa) (pdf, 330 kb) , Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko 2016rako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena eta deialdia egiten duena.

Xedea: Gazte-ekipamenduak eraikitzeko, handitzeko edo hobetzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea da agindu honen xedea.

Diru-laguntza jasotzeko modukoak izango dira berariaz 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ekipamenduak izango dituzten higiezinak eraiki, eraberritu, egokitu edo handitzeko lanak egiteko profesional gaituek landutako proiektuen erredakzio-laneko gastuak, bai eta lan horiek exekutatzeko gastu edota kostuak ere.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita. 2016ko irailaren 1etik 30era.

Eskabideak aurkezteko lekua:

  • Herritarrentzako Arretarako Guneko bulegoetan (Zuzenean),
  • edota 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Eskaera-orria euskadi.eus guneko honako helbide elektroniko honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/-/2016/gazte_ekipamenduak/eu/


 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!