Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2015/08/31

GEBren Dokumentazio Zentroko aldizkarien artikulu nabarmenak: berri faltsuak sare sozialetan; Tuenti-Facebook-Instagram; adimen emozionalaren esparrua

 

 

 

CARO SAMADA, María Carmen. Información y verdad en el uso de las redes sociales por parte de adolescentesTeoría de la educación. Malagako Unibertsitatea, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila, 2015,  27. liburukia, 1. zk. , 187-199. or. ISSN 1130-3743 

Interneten izenpetu gabeko egiletzak gezurrari hedapena ematen dio. Horrelakoak berri faltsuak zabaltzen dituzten egunkariak edo akaso inoiz desagertuko ez diren soka luzeko gezur-ziriak (nahiz eta halakoak sortzeak damu zantzurik ez eragin egileagan, benetako bizitzan ez bezala).

Sare sozialen profil malgu eta aldagarriek, nortasuna-edo ezkutatzeko zeharo edo zati batean faltsuak direnek, edozelako elkarreragina sortzeko aukera ematen dute. Sarean jarduteko izaera erabat benetakoa ez den hori, nahiz eta esperimentatzeko baliagarria izan, gu ez garenaren adierazgarri ere bada. Sortutako molde digital hori, positiboa zein negatiboa izan, ahazten zaila da oso eta izan dezakeen iraupena luzea. Hortaz, internet xede horretan erabiltzeko moduez jakitun egin behar ditugu gazteak, darabilten informazioaren eraginaz kritikoak izan daitezen ohartu eta gezurraren legitimazioak nolako ondorioak izan ditzakeen konturatu. Nortasuna erantzukizunez kudeatzen jakin behar dute. 

MARCELINO MERCEDES, Geogina Victoria. Migración de los jóvenes españoles en redes sociales, de Tuenti a Facebook y de Facebook a Instagram. La segunda migración Icono 14. Revista de Comunicación y Tecnologías Emergentes. Madril: Icono 14, 2015,  13. liburukia, 2. zk., 48-72. or. ISSN 1697-8293  

Facebook baino lehenagoko sare soziala da Tuenti. Eta 2011ra arte gertuko lagunen arteko harremanetarako erabiliena izan zen; ordura arte, Facebook profesionalagotzat jotzen da eta egokiagoa atzerritarrekin erlazionatzeko. Sasoi batean biak erabili zituzten gazteek, eta gerora, diseinuaren aldaketak, erabiltzaile gazteagoek bezero nagusi bihurtzeak eta berrikuntzarik ez eskaintzeak Tuentiren gainbehera dakarte. Gazteak interesgarriago ikusten du Facebook. Bertan edozelako adin eta ezaugarri dituzten erabiltzaileak elkartzen dira. Gaur egun, berriz, Facebook albo batera lagatzen hasi dira, eta beste sare batzuen alde egiten: Instagramek, kasu, argazkiak partekatzeko aukera emateaz gainera, gazteen idolo direnak, markak eta bestelakoak ere biltzen ditu. Honezkero ez dute Facebook-en horrenbesteko askatasuna sentitzen, nahiz eta ez dioten erabat bizkar eman, osagarritzat daukatelako.

JIMÉNEZ MORALES, María Isabel eta Esther LÓPEZ ZAFRA. Impacto de la inteligencia emocional percibida, actitudes sociales y expectativas del profesor en el rendimiento académico. Revista electrónica de Investigación Psicoeducativa  y psicopedagogía. Almeriako Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, azaro-martxoa, 2013,  11. liburukia, 29. zk., 75-98. or. ISSN 1696-2095

Adimen emozionalaren esparruan eta hezkuntza-psikologian berorren erabilerak erakutsitako emaitza enpirikoen berri dakar azterlan honek. Ikerketak jarrera prosozialaren eta emaitza akademikoen harremana jaso nahi du, tartean gizarte lehia eta honek irakasleagan sortzen dituen aurreikuspenak. Proposatutako hipotesien arabera giza jarrera eta emaitza akademikoen artean bada lotura zuzenik, bai eta nork bere adimen emozionalaz duen pertzepzio eta jarrera sozialen artean ere. Ez, ordea, adimen emozionala eta emaitza akademikoen artean. Dena den, kontuan hartzekoa da emaitza hobeak dituztela emozioei kasu egiten dieten ikasleek. Bestalde, irakasleengan aurreikuspen handiagoak sortzen dituzten ikasleek emaitza hobeak lortzen omen dituzte.  

 

Jarrai gaitzazue gizarte- sareetan!