Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2016/10/17

Dokumentazio Zentroko artikulu nabarmenak: transexualidad y menores; lonja eremuan eskuartze soziohezitzaile bat; fuga de cerebros y biografías low cost

MARTÍN AZCANO, Eva María. Transexualidad y menores: sobre la constitucionalidad de su falta de legitimación para solicitar la rectificación de la mención registral de sexo. La Ley. Derecho de familia, 10. Zk., 2016ko bigarren hiruhilekoa

Sexu-aldaketa ere Erregistro Zibilean inskribatzen da, eta, horretarako, txosten mediko edo psikologiko bat behar da disforiari buruz, eta beste bat jasotako tratamendu medikoari buruz. 3/2007 Legeak arautzen du sexua erregistroan zuzentzea, baina ez du jasotzen adin txikikoek aldaketa eskatzeko aukera dutenik. Hainbat sektoreren iritziz, ezin izate hori Konstituzioan, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean eta oinarrizko beste arau batzuetan jasotako eskubideen aurkakoa da. Horregatik, lege hori auzitan jarri da Auzitegi Konstituzionalaren aurrean.  

GARCíA VALDIZÁN, Maialen, Israel ALONSO SÁEZ eta Naiara BERESATEGUI SANCHO. Posible al da lonja eremuan eskuartze soziohezitzaile bat aurrera eramatea? Trapagarango kasuaren azterketa. Zerbitzuan, 61. zk., 2016ko maiatza

Traparango udalerrian lonjetan sartuta dauden gazteei buruzko ikerketa baten emaitzak azaltzen dira, bai eta talde horri zuzenduta egiten diren udal-ekimenak ere. Herriko gazteek parte hartzeko eta aisialdirako dituzten arazoei konponbidea aurkitzea da helburua, hainbat eragile elkarlanean jardunda (gazteak, politikariak, hezitzaileak...). Ikerketa kualitatibo honen metodologiak eta emaitzek agerian jartzen dutenez, oso hedatuta dago gazteak lonjetan biltzea; komunikatzeko, ikasteko, heltzeko eta ikasitakoa praktikan jartzeko erabiltzen dituzte lonjak, eta gazteen beharrak eta erakundeek gazteentzako egindako eskaintzak erlazionatzeko bitarteko bat dira.  

SANTOS ORTEGA, Antonio eta David  MUÑOZ RODRÍGUEZ. Fuga de cerebros y biografías low cost: una nueva etapa en la precarización de la juventud. Recerca. Revista de pensamente i anális, 16. zk., 2015

Globalizazioaren eta migrazioen ondorioz kulturen arteko elkarrekintza gero eta nabarmenagoa da eta honek arlo askotan eragiten badu ere, gehien nabaritzen duen arloetariko bat da hezkuntza.

Egileak esaten digu hezitzaileek beren kultura arteko konpetentziak landu behar dituztela ikasleen artean kultura-trukea eta kultura arteko elkarrizketa sustatzeko duten erronkari aurre egiteko. Horretarako beharrezkoa da kultura desberdintasunen inguruan erreflexio, onartze eta barneratze prozesu bat egitea ondoren portaera toleranteak erakutsi eta irakatsi ahal izateko. Ideia honi jarraituz, irakasleek beren kultura arteko konpetentziak lantzeko “coaching” galderetan oinarritutako metodo bat proposatzen digu Günay-k.

Jarrai gaitzazue gizarte- sareetan!