Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Tabakoaren kontsumoak behera egin du Euskadiko gazteen artean eta biztanleria osoaren batez bestekoaren azpitik jarraitzen du

Argitalpen-data: 

Maiatzak 31, Tabakorik gabeko Munduko Eguna

Euskadiko 15 eta 29 urte arteko gazteen ia bostenak (% 18,5) ohiko tabako-erretzaileak dira. Gizon gazte erretzaileak zertxobait gehiago dira emakume erretzaileak baino (% 18,9 eta % 18,2, hurrenez hurren).

2006tik 2017ra bitartean, hogei puntu baino gehiago jaitsi da ohiko tabako-erretzaileak direla dioten gazteen ehunekoa: % 40,4koa zen 2006. urtean eta % 18,5ekoa, berriz, 2017an.

15 eta 29 urte arteko ohiko erretzaileen ehunekoaren bilakaera, sexuaren arabera (%)

2012ra arte, ohiko erretzaileen ehunekoa handiagoa zen gazteen artean 15 eta 74 urte arteko biztanleria osoaren artean baino. 2012an, lehen aldiz, handiagoa izan zen ohiko erretzaileen ehunekoa biztanleria osoaren artean (% 25,7) gazteen artean baino (% 23,5), eta joera horri eutsi zaio 2017an ere (gazteen artean % 18,5 erretzaile dira eta 15 eta 74 urte artekoen artean % 22,1).

Tabakoa kontsumitzen hasteko adina, batez beste, 16-17 urte bitartean zegoen 2017an.

Aipatutako datuak Euskadi eta drogak serietik zetozen 2012 arte eta horren geroztik Osasun sailak 2017an eginiko Euskadiko adikzioei buruzko inkesta izenekeko ikerketatik datoz. Osasun sailak 15 eta 29 urte bitarteko gazteei dagozkien emaitzak eman dizkio Gazteen Euskal Behatokiari.

Datu hauek eta hainbat gehiago eskuragarri daude Gazteen Euskal Behatokiaren web orrian dauden estatistiketan, bai eta “Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2019 (leiho berri batean irekitzen da)“ txostenean ere.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa