Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Handitu egin da zeregin nagusia ikastea duten Euskadiko gazteen kopurua

Argitalpen-data: 

Hau da Gazteen Euskal Behatokiak kaleratu duen “Gazteak eta enplegua Euskadin 2017 (leiho berri batean irekitzen da)” ikerketaren ondorioetako bat.

Ikerketa horren arabera, okupazioa aldatu egiten da erabat adinetik adinera. 25 urte bete aurretik gazte gehienek ikasi egiten dute, eta 25 eta 29 urte bitarteko pertsona gehienek, berriz, lan egiten dute. Azken adin-tarte horretan handiagoak dira langabezian dauden pertsonen ehunekoak eta etxeko lanak edo zaintza-lanak egiten dituztenen ehunekoak ere.

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen zeregin nagusia, adin-taldeen arabera (%)

Aurreko urteetako datuekin alderatuta, ikusten da handitu egin dela ikasten ari diren 16 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoa. Baina bereziki azpimarratzekoa da behera egin duela, 2013 urtearekiko, langabezian dauden gazteen ehunekoak. Urte horretan pairatu ziren gehien krisialdiaren ondorioak.

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen zeregin nagusiaren bilakaera (%)

Euskadin jaio direnek atzerrian jaiotakoek baino okupazio-tasa handiagoa dute. Nabarmentzekoa da, horrez gainera, handia dela, emakume atzerritarren artean, etxeko lanak edo zaintza-lanak egiten dituztenen ehunekoa (% 13,4).

Bestalde, 25 eta 29 urte bitarteko pertsonen taldean, ikusten da lanean dabiltzanen ehunekoa handiagoa dela goi-mailako ikasketak (unibertsitatekoak zein lanbide heziketako goi-mailako zikloak) dituztenen artean, lehen edo bigarren mailako ikasketak soilik dituztenen artean baino (% 74,6 eta % 51,4 hurrenez hurren).

Datu hauek eta askoz gehiago “Gazteak eta enplegua Euskadin 2017 (leiho berri batean irekitzen da)” izeneko ikerketan kontsulta daitezke. Ikerketa hori Gazteen Euskal Behatokiaren web orrian aurki dezakezu.

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebooken logoa   Twitterren logoa