Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2016/10/20

Zertarako balio dute eta zertarako erabili ahal dituzu Gazteen Euskal Behatokiaren estatistikak?

Gazteen Euskal Behatokiak bere webgunean estatistiken kontsulta dinamikoa egiteko sistema du.

 ZER DA ESTATISTIKEN KONTSULTA DINAMIKOA EGITEKO SISTEMA?

Norberaren intereseko datuen taulak egin ahal izateko aplikazioa da: 100 adierazle baino gehiagoren artean zure interesekoa aukeratzen duzu, eta horretan erabakitzen duzu zein urtetako datua nahi duzun, adinaren edota sexuaren araberako aldeak ikusi nahi dituzun, bai eta Euskadi osoko informazioa edota Araba, Bizkaia edo Gipuzkoakoa nahiago duzun ere.

Datuak behera karga daitezke eta zure txostenetan edo proiektuetan sartu.

 ZELAKO INFORMAZIOA ESKAINTZEN DU SISTEMA HONEK?

111 adierazleren bilakaera-datuak eskaintzen ditu, zortzi gai-arlotan sailkatuta.

  1. BIZTANLERIA ETA FAMILIA
  2. HEZKUNTZA
  3. LANA
  4. EMANTZIPAZIOA ETA ETXEBIZITZA
  5. OSASUNA
  6. EUSKARA
  7. AISIA, KULTURA ETA KIROLA
  8. BALIOAK ETA JARRERAK 

Jakin dezakezu nolako bilakaera duen gazteen kopuruak, zenbat gazte atzerritar dauden, zein den ama izateko batez besteko adina, zelako hezkuntza-maila duten gazteek, zenbatek dakiten ingelesez eta euskaraz ondo hitz egiten, zein den langabezia-tasa eta okupazio-tasa, zenbat lan-istripu gertatzen diren gazteen artean, zenbatek duten lanaldi partziala edota aldizkako lan-kontratua, zein den, batez beste, emantzipatzeko adina, zenbat gazte emantzipatzen diren alokatutako etxebizitzan, zenbat kostatzen zaion gazte bati etxebizitza eskuratzea, zein den gazteen jarduera fisikoaren maila, zenbatekoa den nesken nerabezaro-haurdunaldien tasa, zenbat GIB infekzio gertatu diren, zein den sare sozialen erabilera, zenbat joaten diren ekitaldi kulturaletara, zenbat dauden lonjetan edo gazte-lokaletan, zenbatekoa den etorkizunarekiko konfiantza indizea, zenbatek egiten dituzten boluntario-lanak, zenbatekoa den politikarekiko interesa, nola kokatzen diren erlijio-gaietan, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari buruz zer deritzoten, zenbatekoa den emakumeen aurkako indarkeria tasa, zenbatek kontsumitzen duten modu jasangarri edo iraunkorrean, zenbatek erabiltzen duten bizikleta beren ohiko joan-etorrietan… eta horrela 111 adierazleetako informazioa jaso arte!!!

 ZERTARAKO BALIO DU?

  • Zure plan edo proiektuetarako egoeraren diagnosiak egiteko.
  • Ebaluatzeko adierazleak diseinatzeko.
  • Helmugak ezartzeko eta zure esku-hartzeak izandako inpaktuaren jarraipena egiteko.
  • Kazetaritza-artikuluak testuinguruan kokatzeko.
  • Gazteriaren arloan gai zehatzei buruzko ikerketak egiteko.

 NONDIK DATOR INFORMAZIOA?

Datuak iturri hauetatik datoz:

  • Gazteen Euskal Behatokiak berak egindako ikerketak.
  • Estatistika-institutuek (Eustat –Euskal Estatistika Erakundea- eta INE - Instituto Nacional de Estadística-) emandako informazioa edo beren webguneetatik ateratakoa.
  • Eusko Jaurlaritzaren sail bakoitzak jasotako datuak.

 ETA ARAZORIK BADUT APLIKAZIOAREKIN (badakigu zelakoa den informatika) EDOTA BILATZEN DUDAN INFORMAZIOA EZ BADUT AURKITZEN?

Jo ahal duzu gugana, Gazteen Euskal Behatokira, telefonoz edota korreo elektronikoz. Ahalik eta azkarren izango duzu gure erantzuna!

                        94 403 16 45  /  gaztebehatokia@euskadi.eus

Jarrai gaitzazue gizarte- sareetan!