Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Euskadiko gazteek gehiago aukeratzen dute unibertsitatean ikastea lanbide heziketako zikloak egitea baino

Argitalpen-data: 

Euskadin 25 urtetik beherako hamar gaztetik zortzi ikasten ari dira (% 78,5). Zehatzago, % 14,8 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo pareko ikasketak (Oinarrizko Lanbide Heziketa) osatzen ari dira. Beste % 14,1 batxilerra ikasten ari dira. % 8,8 lanbide heziketako erdi mailako zikloak egiten ari dira eta beste
% 10,7 goi-mailako heziketa zikloak. Gazteen laurden bat unibertsitatean dago ikasten (% 25,1) eta gainontzeko % 5,0 beste motatako ikasketak egiten ari dira (hizkuntzak, ikastaroak…).

Bestalde, ikasten ez dabiltzan % 21,5 honela banatzen da: % 15,8 lanean ari dira, % 3,5 langabezian daude eta gainontzeko % 2,2 beste egoera batean daude.

Euskadiko 15 eta 24 urte bitarteko gazteek ikasten ari direna (%)

Batera hartzen baditugu batxilerra edo unibertsitateko ikasketak egiten ari direnak, ikus dezakegu gazte guztien % 39,2 direla. Eta, bestetik, batzen baditugu lanbide heziketako erdi mailako eta goi-mailako zikloak egiten ari direnak ikusten dugu % 19,5 direla. Honekin zera ikus daiteke: unibertsitatean ikasten edo horretarako prestatzen (batxilerra ikasten) ari direnak Lanbide Heziketako zikloak egiten dituztenen bikoitza dira.

Lanbide heziketako zikloak aukeratzea ohikoagoa da, orain ere, gizonen artean emakumeen artean baino. 15 eta 24 urte bitarteko mutilen % 24,7 heziketako zikloak, erdi mailakoak zein goi-mailakoak, ikasten ari dira; nesken kasuan, aldiz, % 14,1 soilik. Aitzitik, adin horretako nesken % 47,1 batxilerra edo unibertsitate ikasketak egiten ari dira eta mutilen artean portzentaje hori apalagoa da, % 31,6.

Aipatutako datuak Gazteen Euskal Behatokiak 2017 urtearen bukaeran egindako inkesta batetik atera dira. Inkesta horretan 15 eta 24 urte bitarteko 800 gazte elkarrizketatu ziren.

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa