Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2016/03/01

'Adimen emozionala jardunean: gazteekin harreman hobea izateko tresnak' ikastaroa

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Adimen emozionala jardunean: gazteekin harreman hobea izateko tresnak' ikastaroa. Kurtsoa Natalia Alonso Albercak, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikertzaileak, emango du. Adimen emozionala du ikergai. Hezitzailea den aldetik, hezkuntza-, enpresa- eta gizarte-erakundeetan jardun ohi du.

Noiz eta non:

  • Bilbo: GEBren egoitza. Uriortu kalea 11, behea, 2016ko apirilaren 4an, 11n eta 18an. FORMULARIOA martxoaren 1etik 15era
  • Donostia, CRAJ. Anoeta, 28. 2016ko apirilaren 25ean, maiatzaren 2an eta 9an. FORMULARIOA martxoaren 1etik 15era
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Ikastaro honen helburua da adimen emozionala garatzeko giltzarri eta tresnak eskaintzea. Emozioak egokiro hautemateko eta adierazteko trebetasunak landuko dira, zertan diren hobeto ulertzeko eta kudeatzen jakiteko, gazteekin lan egiten dutenei euskarri baliagarria eskaintze aldera.

 Triptiko informatiboa (pdf, 1 Mb). Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da. 

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko martxoaren 1ean indarrean jarriko dugun formularioa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: martxoaren 1etik 15era
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!