Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2014/12/03

IKT-n erabilera gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak ikastaroan izena emateko epea zabalik

Ikastaroa euskaraz izango da Bilbon 2015eko urtarrilaren 15ean, 22an eta 29an eta izena emateko epea 2014ko abenduaren 3tik 17ra izango da

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'IKT-n erabilera gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak' ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek.

Ikastaroaren helburu orokorra da gizarte eragileak neska eta mutilen arteko tratu onetan oinarritutako harremanei arreta eskaintzen jarraitzea, azken hauek sustatuz, gaur egun, gazteek komunikaziorako eta harremanetarako erabiltzen dituzten bide berriak kontuan izanda.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Sexualitatearen ikuspegi positibo, adeitsu eta aberasgarria eskaini, hau espresatzeko eta bizitzeko modu desberdinekin batera.
  • Ikuspegi integratzaile batetik, gazteen sexualitatea bermatu, honi arreta eskaini eta sexualitatearen heztearen garrantzia onartu.
  • Teknologiak, Internet eta komunikazioaren plataforma berriek identitate sexualei eta sexuen arteko erlazioetan nola eragiten duten aztertu.
  • Sare sozialen eta komunikaziorako beste plataformen erabilpen egoki baterako gakoak identifikatu, neskak eta mutilak teknologia berri hauen erabileran hezteko helburuarekin.
  • Sareek hezkuntza lanean sortzen dituzten erronkei aurre egiteko, hezitzaileak tresna eta baliabidez hornitu.

 Triptiko informatiboa (pdf, 395 kb). Ikastaroa EUSKARAZ izango da.

 Noiz eta non:

  • Bilbao: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2015eko urtarrilaren 15ean, 22an eta 29an
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara 

 Izena emateko epea: Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da.

  • Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko abenduaren 3an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: abenduaren 3tik 17ra
  • Ikasle kopurua:20

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!