Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2016/10/13

'Arkeologia identitarioak: transexualitatea eta bestelako aniztasun sexualak' ikastaroa

Ikastaroa euskaraz izango da Bilbon 2016eko azaroaren 8an, 15ean eta 22an eta izena emateko epea urriaren 13tik 26ra izango da

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Arkeologia identitarioak: transexualitatea eta bestelako aniztasun sexualak’ ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek.

Ikastaroaren helburu orokorra da aniztasun sexualaren balioa gazteen artean sustatzea; horretarako sexu-identitate eta desio-orientabidearen bizipen eta esperientzia desberdinak zaintzeak daukan garrantzia azpimarratuz.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Identitate Sexuala sexudun gizaki bakoitzak emakume edo gizon sentitzeko duen modua dela ulertu, maskulinitate eta feminitatearen inguruko gizarte estereotipo zurrunak zalantzan jarriz.
  • Aniztasun sexuala lantzeak daukan garrantziaren inguruko hausnarketa egitea, espresio era ezberdinen bizipen aberasgarria lortzeko.
  • Desio erotiko ezberdinak positiboki baloratzea, baita familia eredu ezberdinak ere.
  • Ikasle transexuala, homosexuala eta abarren behar espezifikoak identifikatzen ikastea, eraso egoerak aurreikusteko eta hauei erantzuteko.
  • Neska eta mutil transexual, homosexual eta abarrentzako eredu inklusiboa sustatzeko gako metodologikoak, jarduera ereduak, baliabideak eta materialak eskaini.

 FORMULARIOA

 Triptiko informatiboa (pdf, 1 Mb). Ikastaroa EUSKARAZ izango da.

 Noiz eta non:

  • Bilbao: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2016ko azaroaren 8an, 15ean eta 22an
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara 

 Izena emateko epea: Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da.

  • Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko urriaren 13an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: urriaren 13tik 26ra
  • Ikasle kopurua:20

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!