Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Europako Elkartasun Kidegoan boluntarioen proiektuak kudeatzeko praktika onak ikastaroa bertan behera gelditu da

Argitalpen-data: 

Bertan behera gelditu da Europako Elkartasun Kidegoan boluntarioen proiektuak kudeatzeko praktika onak ikastaroa ez delako nahiko partaide apuntatu taldea osatzeko.

Europako Elkartasun Kidegoan boluntarioen proiektuak kudeatzeko praktika onak

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Europako Elkartasun Kidegoan boluntarioen proiektuak kudeatzeko praktika onak' ikastaroa. Kurtsoa Jorge Sáezek, Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikariak emango du. 

Ikastaroaren amaieran, partehartzaileek EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA boluntarioen proiektuak kudeatzeko alderdi praktikoak ezagutuko dituzte. Kudeaketarako jardunbide egokiak eskuratzen..  

Helburuak:

  • Europako Elkartasun Kidegoa ekimena berrikustea; Europako hainbat herrialdetako komunitatean boluntarioen proiektuen bidez gazteen mugikortasuna garatzeko ekintzak.
  • Europako Elkartasun Kidegoaren esparru praktikora hurbiltzea sustatzea.
  • Boluntarioen proiektuak gauzatzeko esperientziak, metodoak eta gogoeta praktikoak trukatzea, ekintza berriak garatzeko.
  • Europako borondatezko proiektuen kudeaketan praktika onak eskuratzea, Europako Elkartasun Kidegorena esparruaren baitan.
  • Entitateen akreditazioa eta proiektuak sortzea bultzatzea Europako Elkartasun Kidegoaren gazteentzako mugikortasun ekintzen esparru berrian.

Foileto informatiboa (pdf, 137 kb) (leiho berri batean irekitzen da). Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

 Noiz eta non:

Lekua: Bilbao. GEBren egoitza. Huertas de la Villa, 11 behea

Noiz: 2020ko urtarrilaren 22an, 23an eta 24an

Hizkuntza: gaztelania

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2020ko urtarrilaren 7tik 20ra

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko urtarrilaren 7an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2020ko urtarrilaren 7tik 20ra 
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 20 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Europako Elkartasun Kidegoan egiaztatutako entitateetan lan egiten duten edo gazteekin lan egiten duten pertsonei emango zaie lehentasuna (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, hezkuntza zentroetan, boluntariotzan ...) Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa