Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2017/04/05

Gune digitalean, nola konektatu gazteekin? ikastaroa

Ikastaroa gaztelaniaz izango da Bilbon 2017ko maiatzaren 16an, 23an eta 30ean eta izena emateko epea apirilaren 5etik maiatzaren 2ra izango da

Gune digitalean, nola konektatu gazteekin? ikastaroaren foiletoa

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Gune digitalean, nola konektatu gazteekin?' ikastaroa. Kurtsoa Lorena Fernández Álvarezek, Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko zuzendariak, emango du. 

Ikastaro honen helburu orokorra da jakitea nola eta non dagoen gazteria gune digitalaren barruan, erakunde gisa, elkarri heltzeko estrategia bat diseinatzeko.  

Helburuak:

  • Aztertzea nola erabiltzen dituzten gazteek IKTak eta sare sozialak.
  • Ohiturak, portaerak eta bizipenak ikertzea gazteen eta haien gurasoen ikuspegitik.
  • Baloratzea sare sozialek eskaintzen dituzten zerbitzu- eta pribatutasun-baldintzak, haietan oso kopuru handiak parte hartzen baitu.
  • Gure erakunderako estrategia digitala diseinatzea.

Triptiko informatiboa (pdf, 719 kb). Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

 Noiz eta non:

  • Bilbo: GEBren egoitza. Uriortu kalea 11, behea, 2017ko maiatzaren 16an, 23an eta 30ean
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Izena emateko epea: Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko apirilaren 5ean indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: apirilaren 5etik maiatzaren 2ra
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu