Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2014/12/10

233 profesionalek hartu dute parte Gazteen Euskal Behatokiak 2014an antolatutako ikastaroetan

Ikastaroen batez besteko balorazioa, 0tik 10era, 8,4koa izan da

2014an, Gazteen Euskal Behatokiak 10 ikastaro eman ditu. Bertan, hainbat gai landu dira: gazteen sexualitatea, gazteekin lan egiteko teknologia berriak, mugikortasuna eta Erasmus+ programa europear berria, drogen erabilera, berdintasuna eta kirol jarduera eta cyberbullyingaren prebentzioa.

Ikastaroen iraupena 15 ordukoa izan da. Batzuk  Bilbon garatu dira, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, eta beste batzuk  Donostian egin dira, CRAJ-Gazte Elkartegintzako Baliabideen Zentroan, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Departamentuaren elkarlanari esker.

Guztira, gazteriaren arloko 233 profesionalek hartu dute parte Gazteen Euskal Behatokiak eskainitako prestakuntzan, 2013n baino % 35 gehiago.

Hamar ikasletatik zazpi emakumeak izan badira ere, gizonen presentzia joan den urtetik gora egin du. Ikasle Gipuzkoarren kopuruak ere gora egin du % 41 arte. Profil nagusia gazteriaren arloko langileena da (% 61), baina hamar ikasletatik hiru hezkuntza arautuko langileak izan dira.

 

Ikastaroen balorazioa oso positiboa izan da, batez bestekoa 8,4 izan baita. Irakasleak izan dira arlorik baloratuena, 9,2 puntuz, batez beste (0tik 10era doan eskalan).

Ikastaro bakoitzaren balorazio orokorrari jotzen badiogu, baloraziorik onenak jaso dituztenak gazteen sexualitatea, mugikortasuna eta nortasun digitalaren ingurukoak izan dira.

Gure 2015eko FORMAKUNTZA PLANA ezagutu nahi baduzu kontsultatu gure web orrian.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!