Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2016/09/06

'Nola sustatu partaidetza? ikastaroan izena emateko epea zabalik

Ikastaroa Bilbon eta Donostian izango da urrian zehar. Izena emateko epea irailaren 20ra arte.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Nola sustatu partaidetza? Partaidetzarako heziketa, esperientzia eta jardunbide egokiak' ikastaroa. Kurtsoa Josu Grandibal Maguregik, Kiribil Sareko Gizarte-eragileak, emango du.   

Noiz eta non:

  • Bilbo: GEBren egoitza. Uriortu kalea 11, behea, 2016ko urriaren 4an, 11n eta 18an. FORMULARIOA irailaren 6etik 20ra
  • Donostia, CRAJ. Anoeta, 28. 2016ko urriaren 13an, 20an eta 27an. FORMULARIOA irailaren 6etik 20ra
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Helburuak: Parte hartzaileek partaidetza sustatzeko esperientziak eta tresnak lortuko dituzte

  • Partaidetzarako heziketari buruzko ezaguerak lortu
  • Gizartean partaidetzak duen garrantziaz erreflexionatu
  • Partaidetza-prozesu bat diseinatu
  • Parte-hartze arloan esperientzia ezberdinak eta jardunbide egokiak ezagutu

 Triptiko informatiboa (pdf, 2 Mb). Ikastaroa GAZTELANIAZ Bilbon eta EUSKARAZ Donostian. 

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko irailaren 6an indarrean jarriko dugun formularioa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: irailaren 6etik 20ra
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!