Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak: teknologia berriek gazteen aisialdian zer garrantzi duten; adingabeen garapen psikosozialean eragin handia du genero-indarkeriazko testuinguruetan egon izanak; pornografia denean sexu hezitzaile nagusia

RELATEC: Revista Latinoamericana de Tecnología EducativaGONZÁLEZ RAMÍREZ, Teresa eta LÓPEZ-GRACIA, Ángela. La identidad digital de los adolescentes; usos y riesgos de las Tecnologías de la Información y la Comunicación (leiho berri batean irekitzen da). RELATEC: Revista Latinoamericana de Tecnología Educativa, 17. liburukia, 2. zk. UNEX Extremadurako Unibertsitatea, 2018, 73.-85. or. ISSN-e 1695-288X 

Azterlan bat egin da jakiteko teknologia berriek gazteen aisialdian zer garrantzi duten, zer erabilera ematen dieten, zer motibaziorekin, eta hurbileko ingurunean online gauzatutako zer indarkeria-egoera ezagutzen dituzten. Bada, azterlan horren emaitzak aurkezten dira artikulu honetan, hain zuzen ere. Zehazki, inkesta moduko diseinu deskribatzailea erabili da, ad hoc diseinatutako galdetegi baten bidez. Lagina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 13 eta 17 urte bitarteko 287 ikaslek osatu dute (% 51,9 mutilak, eta % 48,1 neskak).

Emaitzek agerian utzi dute teknologia asko erabiltzen dutela aisialdian, komunikazioetan eta parekoekiko harremanetan. Halaber, mugikorren eta sare sozialen bidez gauzatutako online indarkeriaren ebidentziak aurkitu dira; mehatxu, ahozko indarkeria edo indarkeria psikologiko gisa gauzatzen da. Maitasun-harremanetan, zehazki, bikotekidearen lagun-ingurunearen gaineko kontrolaren eta eraginaren bidez gauzatzen da. Emaitzen azterketan, ondorioztatzen da nerabeek berehalako gozamena eta asebetetzea lortzeko erabiltzen dutela teknologia. Hala, erne egon behar dugula gogorarazten digu erabilera horrek: esparru guztietan hezi eta sentsibilizatu behar dugu, ingurune digitaletan behar bezala moldatzeko gai izango diren herritar kontzienteak, kritikoak eta arduratsuak hezteko.

Trabajo social hoyFERNÁNDEZ-MONTAÑO, Patricia eta PÉREZ ARENAS, Alberto. Menores expuestos a situaciones de violencia de género: la prevención como factor clave (leiho berri batean irekitzen da). Trabajo social hoy, 85. or. Madrilgo Gizarte Laneko Elkargo Ofiziala, 2018, 101.-110. or. ISSN 1134-0991

Genero-indarkeriaren oinarrian, sistema patriarkala duen dimentsio anitzeko fenomeno bat dago, agerian uzten duena zeinen larria den egun bizi dugun sexu-desberdinkeriako egoera; genero-indarkeriak, gainera, ez die haren biktima zuzenei bakarrik eragiten; hau da, ez die emakumeei bakarrik eragiten. Zenbait ikerlanek berretsi dute adingabeen garapen psikosozialean eragin handia duela genero-indarkeriazko testuinguruetan egon izanak. Haurrek ere pairatzen dituzte eraso horien ondorioak, biktima zuzen edo zeharkako izanda ere, eta, beraz, fenomeno konplexu horri modu integralean aurre egin nahi badiogu, lehentasunezko kolektibo izan behar dute haiek ere. Hortaz, arazoari ikusgarritasuna emateaz gainera, hura prebenitzeko estrategiak landu behar dira. Artikulu honetan, adingabeen egungo egoera aztertzen da, haiek ere genero-indarkeriaren biktima diren heinean, eta fenomeno horrek Espainian bizi duen egoera azaltzen da; halaber, gizarte-lanaren ikuspegitik gai honen inguruan abiarazi daitezkeen zenbait prebentzio-neurri proposatzen dira, lehen, bigarren zein hirugarren mailan.

Argia aldizkariaGARCÍA IDIAKEZ, Mikel. Pornografia denean sexu hezitzaile nagusia. Argia (leiho berri batean irekitzen da), 2019ko urtarrilaren 27a

Gutxi eta era okerrean. Oro har, hala irakasten zaie haur eta gazteei sexualitatea, ikastetxean eta ikastetxetik kanpo. Helduok sexualitateaz dugun ikuspegi murritzak badu zerikusirik, baita geure beldurrek eta begirada okerrak umeen sexualitate naturalean duen eraginak ere. Artikulu honetan hizpide ditugu asko dakitela uste arren, ikasleek eremu honetan oraindik duten ezjakintasun maila –norbere gorputzaren ezezagutza barne–, generoaren arau zurrunek nola markatzen duten batzuek eta besteek sexualitatea bizitzeko dituzten moduak eta rolak, identitate sexual eta gorputz anitzak onartzearen garrantzia edo eta gazte askorentzat sexu hezitzaile nagusi den pornografiarekin nola jokatu.

OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa