Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2016/06/08

Hazi egin da politikarekiko interesa Euskadiko gazteen artean

Politikan interes handia edo nahikoa interes duten gazteen ehunekoa azken hamabost urteotako mailarik altuenean dago 2016an (% 39)

2016an Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 39k diote interes handia edo nahikoa interes dutela politikan. 2000 urtean hasitako seriearen punturik altuenean kokatzen da datu hori.

Gazteek politikan adierazitako interes horrek hamar puntutan gainditzen du Euskadiko 18 urtetik gorako biztanleriaren batezbesteko interesa (% 29, 2016ko martxoan, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak burutako Euskal Soziometroa 60 txostenaren arabera).

Politikan interes handia edo nahikoa interes duten gazte gehienek ideologia aldetik ezkerrekoak direla diote eta gai publikoetan modu aktiboagoan parte hartu nahi dutela adierazi dute.

Aztertutako datuak Gazteen Euskal Behatokiak 2016an burututako inkesta batetik datoz. Inkesta horretan Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko lagin adierazgarri bat elkarrizketatu da. 1500 gaztek osatu dute lagin hori eta gazte horiei hainbat gairi buruzko galderak egin zaizkie, politikarekiko interesa barne. Inkestaren emaitza guztiak ‘Euskadiko gazteak 2016’ txostenean argitaratuko dira, baina oraindik prestatzen ari gara.

Jarrai gaitzazu gizarte sareetan!