Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2016/08/03

2016ko bigarren hiruhilekoan 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 23,2ra arte jaisten da

Aurreko urteko hiruhileko berdinarekin alderatuz ia portzentajezko bost puntuko ezberdintasuna dago. Jaitsiera nabarmenagoa da emakumeen artean gizon gazteen artean baino

Biztanleriaren Jardueraren Arabera sailkatzeko inkestaren (BJA) 2016eko bigarren hiruhilekoari dagozkion datuak argitaratu berri direla-eta, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAEko) gazteen langabeziaren egoera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak.

Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin lantzen du inkesta hau eta Gazteen Euskal Behatokiari 16 eta 29 urte bitarteko biztanleriaren datuak helarazi dizkio.

  • Zer adierazten du langabezia-tasak?

Enplegurik ez duten baina lana aktiboki bilatzen ari diren pertsona aktiboen (lan egiteko moduan egonik, azken lau asteetan lana bilatzeko gestioren bat egiten duten pertsonen) ehunekoa adierazten du langabezia-tasak. Bertan ez dira sartzen lan bila ez dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak.

  • Zein da gazteen langabezia-tasa 2016eko bigarren hiruhilekoan?

EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 23,2 da 2016eko bigarren hiruhilekoan, biztanleria osoarena (% 13,9) baino 9,3 puntu handiagoa.

  • Badago alderik sexu edo lurralde historikoaren arabera?

Gizon gazteen langabezia-tasa emakume gazteena baino handiagoa da (% 27,5 eta % 18,9, hurrenez hurren).

Lurralde historikoei dagokienez, ikus dezakegu Araban gazteen langabezia-tasa beste lurraldeetan baino baxuagoa dela (% 18,7, hain zuzen ere). Bizkaian, aldiz, tasarik handiena jaso da (% 25,1).

  • Zein izan da bilakaera?

2016ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz langabezia tasa 2,6 puntu jaitsi da eta aurreko urteko hiruhileko berdina begiratzen badugu jaitsiera ia portzentajezko bost puntukoa izan da, % 25,8tik oraingo %23,2ra pasatuz.

Datu hauek Gazteen Euskal Bahatokiaren Estatistiketan ere kontsulta daitezke, Lana ataleko Jarduera, Okupazioa eta Langabezia azpiatalean.

Jarrai gaitzazu sare sozialetan!