Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Argitalpen-data: 2017/02/03

Elkarrizketa 'Substantziarik gabeko adikzioak' ikastaroko formatzaileekin

Ortzadarreko hezitzaileen argazkiaIkastaro hau, Bilbon urtarrilaren 17an, 24an eta 31an, eta Donostian urtarrilaren 19an, 26an eta otsailaren 2an eman da. Ikastaroa, Izaskun López de Torre Bravok eta Estibaliz Ansotegi Guruziagak eman dute, biak Psikologian Lizentziatuak eta Ortzadar, S.M. enpresak kudeatzen dituen osasuna eta kontsumoa, eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak dira.

Ikerketa desberdinetan argitaratu dena aztertzerakoan, azken urteetan kirol apustuekiko, on- line jokoekiko eta sare sozialen erabilerarekiko ardura handitu dela ikus daiteke. Egia da, gehienentzat ekintza hauek entretenimendu bat izan arren, pertsona batzuk euren portaeren kontrola galtzen dutela eta ondorioz euren bizitzetako hainbat arlo jota geratzen direla.

2012an interneten jokoak liberalizatu eta baimenak eman zirenetik, on-line jokalariak esponentzialki gehitu dira. Eta horren ondorioz, ludopatia lantzen ari diren elkarteetatik, gero eta nerabe gehiago laguntza eskatzera hurbiltzen direla komentatzen dute, gehienetan telefono mugikorraren eta sare sozialen gehiegizko erabileragatik, baita kirol apustuen eta on-line jokoen ondorioz dituzten arazoengatik.

Baina zergatik dira hain erakargarriak, bereziki gazteentzat, zorizko jokoak, sare sozialak eta kirol apustuak?

Azken urte hauetan, internetek arlo hau hankaz gora jarri du, gazteen artean bereziki, ziberjoko eta kasino on-linei esker. Apustu txikiak egin daitezke, behin eta berriz jokatu daiteke, saria berehala lortzeko aukera dago, anonimatua, urteko 365 egunetako 24 orduetan jokatzeko aukera dago, pertsona berriak ezagutzeko aukera, musika, argazkiak eta bideoak besteekin banatzeko aukera ematen dute, bakardadea… askorentzat erakargarriak izan daitezke, baina ludopatia bat garatzeko arriskua ere handiago izan daiteke.

Zeintzuk izan daitezke sare sozialen erabilera desegokiaren arriskuak?

Teknologia berriak tresna modura ulertu behar ditugu, komunikatzeko, edukiak sortzeko, informatzeko balio duten tresnak dira. Baina kontutan izan behar da zein motatako datuak ematen dira, batzuetan gure kokapenari buruzko informazioa eman dezaketelako, gure bizilekuari buruzkoak. Sare sozialetan zerbait argitaratu eta banatzen dugun bakoitzean, eduki horren kontrola galtzen dugu eta guretzako kaltegarria den zerbait bihur daiteke.

Zer egin dezakegu gure lanetik?

  • Aztertu eta hausnartu, gazteekin bereziki, kirol apustuek, on-line jokoek eta sare sozialek izan ditzaketen benetako arriskuak. Hezkuntza eta erantzukizuna dira gakoak.
  • Adingabekoek, sare sozialen erabilera eta egiten dituzten apustuak kontrolatu behar dira.
  • Komunitatea kontzientziatu zorizko jokoetako apustuek eta aplikazio hauek dituzten benetako arriskuei buruz.
  • Bakoitzak burua zaintzeko jarrerak bultzatu, erabilpenen mugak eta arauak jarri.
  • Eta eredu on bat izateaz ez gaitezen ahaztu.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebookeko logoa   Twitterreko logoa 

GEBren logoa