Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Gazte politika: Gazte politikak koordinatu eta sustatzeko mekanismoak

1.- Plangintza

Gazte gaien arloko plan orokorrak

Gazte gaien arloko plan orokorrek euskal herri-aginteek gazte gaietan garatu behar duten jarduketa gidatuko duten esku-hartze lerro eta gidalerroak koordinatuta eta globalki biltzen dituzte.

2.- Programazioa

Gazte gaien arloko plan estrategikoak

Erakunde bakoitzak dagokion legegintzaldiko plan estrategikoa prestatu eta ebaluatu egiten du urtero plan orokorraren esku-hartze lerro eta gidalerroak garatzeko.

3.- Ebaluazioa

Gazte Planen inguruan burutu diren ebaluazio motak:

EAEko I. Gazte Plana:

EAEko II. Gazte Plana:

EAEko III. Gazte Plana 2014-2016:

EAEko IV. Gazte Plana 2018-2021:

Jarduera-kopurua eta programatutako aurrekontua, urteko

Hori da erakundeek urte bakoitzerako egindako aurreikuspena. Aurreikuspen horren emaitzak dagokion urteko jarraipen-txostenean jasotzen dira.: burututako gastuaren eta ekintza kopurua urtez urte:

  Programazioak eta ebaluazioak

 4.- Gazte politika integralaren ordezkaritza, koordinazio eta sustapen organoak

Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordea

(Gazteriaren Erakunde arteko Batzordea)

Euskal herri-administrazioen gazte politika integralen esparruko organo aholku-emailea da, hau da, gazte politika integrala gazte emantzipazioa eta gaztetasunaren sustapena -gazteen partaidetzarako bideak barne- bultzatzeko xedea duten zeharkako politikei buruzko organo aholku-emailea.

239/1999 Dekretua,ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordearen funtzionamendu-erregimen eta osaketari buruzkoaurriaren 15eko 240/2002 Dekretuak moldatua.

Mahai edo batzorde sektorialak

Hauek dira Mahai sektorialen helburuak:

  • Sail bakoitzean gazte emantzipazioa bultzatzeari buruzko eskumenaren eta erantzukizunaren inguruko gogoeta sustatzea.
  • Gazte politikari lotutako politika sektorialak bultzatzea.
  • Sail bakoitzaren konpromisoetan sakontzea.
  • Beharrezkoak diren baliabideak ezartzea.
  • Sail bakoitzaren urteko programazioa bultzatzea.
  • Ebaluazio bat eskaintzea sail bakoitzaren ikuspuntutik.
  • Enpleguari, hezkuntzari, etxebizitzari eta informazioaren gizarteari buruzko politiken eta gazte politikaren arteko koordinazioa antolatzea.

Gazteriaren sail eta erakunde arteko batzorde teknikoa  

Eginkizunak:

  • Dagokion erakunde edo sailaren konpromisoen urteko programazioa lantzeko datu bilketa koordinatzea.
  • Programatutako konpromisoen urteko ebaluazioa lantzeko datu bilketa koordinatzea.
  • Gazte gaien arloko esku-hartzeen eragina, premiak, arazoak eta koordinazioa balioetsi eta aztertzea.
  • Zabalkundea ikerketa, gizarte eztabaida eta abar sustatzeko ekintzak diseinatzea, mintegiak, jardunaldiak, testuen edizioa, dokumentuak eta abar garatzearen bitartez.

Lantaldeak

Eginkizunak:

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen egoera eta bilakaera unean-unean eta ikuspegi guztietatik aztertzeko sortu den berariazko zerbitzua da Gazteen Euskal Behatokia, horrela Euskadin gazte gaien eskumena duten herri-administrazioek oro har eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak aurrera eramandako jarduketen inpaktua eta eragina ebaluatu ahal izateko.

Oro har, Gazteen Euskal Behatokiari gazte gaietan ikerketa, informazio, dokumentazio, estatistika, zabalkunde, prestakuntza eta aholkularitza lanak betetzea dagokio. Era berean, herri-administrazioetarako lan egiten duten langileen gaikuntza sustatzen du, eta gazte gaien arloko oinarrizko, mailakako eta etengabeko prestakuntza bermatzen.

Honakoei zuzendurik dago:

Eusko Jaurlaritzako sailetan, foru aldundietan eta udaletan gazteekin lotutako politiken ardura duten politikari eta teknikariak.

Gazteen munduan diharduten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalak.

AGINDUA, 1999ko abenduaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, Gazteriaren Euskal Behatokia sortu eta horren eginkizunak zehazteko.

Gazte Plana hasierako orrira itzuli

Azken aldaketako data: