Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Gazte politika. Jardun esparruak: Gaztetasunaren sustapena

1.- Zeri deritzogu gaztetasunaren sustapena?

2.- Gazteengan partaidetza sustatzeko neurriak:gaztetasuna sustatzera bideratutako berariazko programa, jarduera, zerbitzu eta ekipamenduen garapena.

2.1.- Gazteentzako informazio, dokumentazio eta aholkularitza

2.2.- Gazte aterpetxeak

2.3.- Gazte prestakuntza

2.4.- Gazteen topaketa eta aisiarako eta gazte ekimenen sustapenerako instalazioak 

2.5.- Gazteentzako jarduerak eta programak

2.6.- Gazteentzako bestelako prestazioak : Gazte aukera ataria

 


 1.- Zeri deritzogu gaztetasunaren sustapena?

Gaztetasunaren sustapena berariaz gazteei zuzendutako zerbitzu, ekipamendu, jarduera eta programen eskaintza gisa ulertu behar da. Eskaintza horren xedea gazteen garapen sozial eta kulturala izango da, bai indibidualki bai talde gisa, nagusiki gazteen ekimen eta sormena, mugikortasuna, informazioaren, aholkularitzaren eta prestakuntza ez formalaren eskuera, parte hartzean oinarritutako aisia eta ondasunen eta zerbitzuen eskuera bultzatuz.

 [igo

2.1.- Gazteengan partaidetza sustatzeko neurriak: gaztetasuna sustatzera bideratutako berariazko programa, jarduera, zerbitzu eta ekipamenduen garapena. 

Berariaz gazteentzat diren zerbitzuak aisia zerbitzuak, prestakuntza zerbitzuak, informazio eta aholkularitza zerbitzuak dira, bai eta berariaz gazteei zuzenduta dagoen beste edozein ere.

Gazte ekipamendua gazteei zerbitzuak, programak eta/edo jarduerak eskaintzeko beharrezkoak diren azpiegituraz eta baliabidez horniturik dagoen espazioa da.

[igo] 

2.1.-Gazteentzako informazio, dokumentazio eta aholkularitza.


gazte informazioa Gazte informazioko euskal sarea

1985ean, Gazteriaren Nazioarteko Urtean, jarri zen abian gerora Gazteen Informazio Zerbitzuen onespen ofiziala arautzen duen uztailaren 20ko 211/1993 Dekretuaren bidez gauzatuko zen prozesua.

Beste alde batetik. 1988an Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea sortu zen eta, hauek dira, besteak beste, esleitu zitzaizkion eskumenak:

  • Euskadiko Gazteentzako Informazio eta Dokumentazio Zerbitzua koordinatzea
  • Bulegoen sorrera arautzea
  • Bulegoen sorrera sustatzea

1990ean, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzak, foru aldundiekin elkarlanean, Euskadiko informazio eta dokumentazio zentroek batera jarduteko oinarriak finkatu zituen; izan ere, ordura arte bakoitzak bere kasa jarduten baitzuen, eta oinarri hauen bidez informatika-sare bateratua sortzeari ekin zioten.

Hona hemen Gazte Informazio eta Dokumentazioaren Euskal Sarea osatzen dutenak: zentro koordinatzailea, foru aldundietako lurralde-zentroak eta Euskal Autonomia Erkidegoko hirurogei udal inguru.

Horrenbestez, Gazte Informazio eta Dokumentazioaren Euskal Sarearen egitekoa gazte jendeari interesgarria gerta dakiokeen informazio guztia, lan-munduari, hezkuntzari, aisialdiari, astialdiari eta abarri buruzkoa, hurbiltzea da.

Informazio hori guztia sare hau osatzen duten jendaurreko bulegoetan ematen da zuzenean, edo internet bidez.

 [igo]

2.2.- Gazte aterpetxeak

Gazte aterpetxeak sustatzea eta nazioarteko erakundeetan parte hartzea.
Gazte aterpetxearen definizioa

Aterpetxeak, Estatu espainiarraren kasuan, Red Española de Albergues aterpetxeakJuveniles (Gazte Aterpetxeen Espainiako Sarea, REAJ) elkartera eta, nazioarte mailan,  IYHF elkartera  loturik dauden instalazioak dira. Aterpetxe horiek erabiltzeko ezinbestekoa da  aterpetxekide-txartelaren titularra izatea.

Ostatu hartzeko leku horiek ekonomikoak izaten dira kasu gehienetan eta banaka edo taldeka erabil daitezke. Instalazioek ostatu hartzeko hainbat aukera eskaintzen dituzte eta horrela, bi oheko, lau oheko edota taldeak jasotzeko prestaturik dauden gelak dituzte. Azken horietan pertsonak sexuka banatzen dira. Hau da, gizonezkoek gela batean egiten dute lo eta emakumezkoek beste batean.

Aterpetxeek eskaintzen dituzten zerbitzuen artean, aipatzekoa da kasu askotan mantenua eskaintzen dutela. Hori erabiltzeko, ordea, erabiltzaileak bere laguntza eman behar du. Hau da, aterpetxean bazkaldu behar baldin baduzu, mahaia jartzen, otordua zerbitzatzen eta beste hainbat lanetan lagundu behar duzu. Era berean, ezinbestekoa da izarak edota lo egiteko zakua eramatea. Aterpetxeek beste hainbat arau ere badituzte. Besteak beste, sarrera eta irteera orduak dituzte. Modu horretan, ezin daiteke instalazioetan araututako orduetatik kanpo sartu.

Azkenik, aipatu beharra dago, aterpetxe batean ezin daitezkeela hiru gau jarraian igaro. Arau horren bidez, beste atepekide batzuentzat lekua bermatzen da.

Euskadin nazioarteko 24 aterpetxe ditugu Araban (5), Bizkaian (12) eta Gipuzkoan (7). Horietako batzuk pribatuak dira eta beste batzuk foru aldundien eta udalen mendekoak.

International Youth Hostel Federation erakundeak ( Gazte Aterpetxeen Nazioarteko Federazioa, IYHF ) 60 herrialdetako aterpetxe-erakundeak biltzen ditu. Espainian, REAJek ( Red Española de Albergues Juveniles ) 200 aterpetxe ditu, autonomia erkidego guztietan banatuta.

Eusko Jaurlaritzak REAJ Partzuergoan parte hartzen du, eta bertako presidentzian dihardu gaur egun.

  •  406/1994 Dekretua, urriaren 18koa , haur eta gazte taldeen lojamendu eta egonaldietarako aterpetxe eta instalakuntza antolaketari buruzkoa.
  • Agindua, 1997ko azaroaren 12koa , Kultura sailburuarena. Agindu honen bidez urriaren 18ko 406/1994 Dekretua garatzen da, hau da, haur eta gazte taldeen lojamendu eta egonaldietarako aterpetxe eta instalakuntza antolaketari buruzkoa. 

[igo]

2.3.- Gazte prestakuntza 

Astialdiko heziketaren indarketa

Aisialdirako heziketa edo hezkuntzaren eremu ez formala lagungarria da haur eta gazteei gizarte honetan gizaki gisa hazten laguntzeko.aisialdirako eskolak

Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izatekoAisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteen astialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza. Gainera, astialdiko jarduerak (kanpamentuak, kolonia irekiak, auzolandegiak eta haur eta gazteen ibilaldietako kanpaldiak) araututa daude.

Ofizialki aintzatetsitako eskoletan antolatutako ikastaroak gainditu dituztenei gizarte eta kultura begirale, zuzendari edo dinamizatzaile diploma ematen zaie.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak gizarte eta kultura animatzaileen eta gizarte eta gazte ekintzarako eragileen prestakuntza diruz laguntzen du, bere urteroko laguntzen deialdiaren bitartez. Hezitzaileen prestakuntzari dagokionez, koordinaziorako eta lurraldez gaindiko jarduerak ere diruz laguntzen ditu, hori guztiori Autonomia Erkidegoaren jardun-eremuaren barruan.

    • 419/1994 Dekretua, azaroaren 2koa , batetik, Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak Trebatzeko Eskolak eta, bestetik, Haur eta Gazteen Aisialdi Ihardueretarako Begirale eta Zuzendariak Trebatzeko Ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen duena.

 [igo]

 2.4.- Gazteen topaketa eta aisiarako eta gazte ekimenen sustapenerako instalazioak.

[igo

2.5.- Gazteentzako jarduerak eta programak:

  •   Auzolandegiak

auzolandegiak Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan. Jarduera hauekin batera bestelako ekintza osagarriak burutzen dira, elkartasuna, bizikidetza, tolerantzia, kultura aniztasunean hezitzea, adiskidetasuna eta abar sustatzeko bideak. Horretarako, plazak trukatu egiten dira beste autonomia erkidego eta herrialdeekin, Nazioarteko Boluntario Zerbitzuaren bitartez eta, gizarte intereseko lanetako proiektu teknikoak burutzeko, udalekin eta, animazio lanetarako, elkarteekin lankidetzan.

[igo] 

  •   Euskadiko Gazteak Lankidetzan

lankidetza Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa antolatzen dute urtero. Programaren helburua Hirugarren Munduarekin lankidetzan aritzea da, Amerika, Afrika eta Asiako herrialdeetan lankidetzarako ekintza zehatzak burutuz eta gazte lankideak bertan lanean aritzeko integratuz.

20 eta 30 urte bitarteko 100 gazte inguruk dute programan parte hartzeko aukera. Proiektuan hiru eta sei hilabete bitarterako parte hartzen da, eta epe horretan gazteek beste herrialdeetako errealitatea bertatik bertara ezagutu dezakete. Garapen jarduerak Amerikan, Afrikan eta Asian gauzatzen dira.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak antolatzen dute programa hau. Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta Hirugarren Munduaren inguruko sentsibilizazioa sortaraztea da, GKEen bitartez burutzen diren eta Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek finantzatuta dauden jarduketetan zuzenean parte hartuta.

Edonola ere, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan barne hartuta dauden ekintzak Hegoaldeko herrialdeetan lan egiten duten GKE eta taldeen bidez egiten dira, Hirugarren Munduko taldeen laguntzarekin. Elkarlan eta harreman honek lankidetzarako lotura sendoak sortzea ahalbidetzen ari da ekimen berriei bide emateko. Era berean, programa honek Euskadiko gazteei herrien eta kulturen arteko elkartasunean murgiltzeko aukera ematen die, eta horrek onura dakarkio Euskadiko gizarteari.

[igo] 

  •   Gazteentzako abantailak dituzten txartelen sustapena:

1.- Gazte-txartela

Gazte-txartela izeneko txartelari esker, 14 eta 29 urte bitarteko gazteek abantaila ekonomikoak lor ditzakete ondasun kulturalak eta materialak erabiltzerakoan, edo beren bizitza kalitatea handitzen eta aisialdiaren erabilera hobetzen lagun diezaieketen alderdi eta zerbitzuetan. Baina Gazte-txartela txartel hutsa biano gehiago da. Horrezaz gainera, Europako gazteei eskurago jartzen die informazioa, mugikortasuna, kultura eta parte hartzea.  
gazte txartelaGazte-txartela, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena, estatu mailan esperientzia aitzindaria izan zen. Gaur egun, Gazte-txartelaren Europako Erakundeko kide diren 59 erakundek txartelak banatzen dituzte 34 herrialdetan. Gazte-txartela da ofizialki onartutako txartel bakarra, gainerako autonomia erkidegoetan, baita Europako beste herrialde batzuetan ere.

Euskadin 2.250 abantaila baino gehiago eskura daitezke, arlo desberdinetan banatuak:

  • Gizarte eta Kulturaren eta Zerbitzuen Arloa: garraioak, kultura, ikuskizunak, kirola, turismoa, zinemak…
  • Merkataritza Arloa: autoeskolak, moda, ile-apaindegiak, liburudendak…
  • Osasun Arloa: odontologia-estomatologia, optikak, oftalmologia, ginekologia, azterketa klinikoak, talasoterapia…

Zehazki, txartela edukitze hutsagatik egundoko abantaila hauek azpimarratu beharra dago: Europ Assistance-ren Laguntza Asegurua edukitzea, mundu osoan estaldura duena; Halcón Viajes edo Bilbao Express-ekin bidaiatzea edo zinemara joatea erdi prezioan; edo nekazalturismoko 50 etxe edukitzea Nekazalturismo Elkartearen bitartez. 
Gainera, hainbat museo bisitatzeko aukera dute txarteldunek: Guggenheim, Chillida-Leku, Bilboko Arte Eder Museoa, ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa eta abar. 
Gazteaukera.net webgunean egunean egoteko eta eduki zehatzagoak lortzeko informazioa aurki daitezke. Gazte-txartela eskuratzeko gazteaukeran sartu behar da, formularioko datuak bete, formularioa inprimatu eta txartela ematen duen bulegoetako edozeinetan bertaratu.  

  
260/1995 Dekretua , maiatzaren 2koa, Euskadiko "Gazte­Txartela/Carnet joven" eratu eta arautzeko dena.

[igo]

2.- Aterpekide-txartela

Aterpekide-txartelak adin guztietako jendeari ematen dio aukera ostatu hartzeko, era desberdin batean eta merke. Bost kontinenteetako 5.000tik gora aterpetxe erabil daitezke. Gazte-aterpetxe gehienak toki aproposetan daude kanpo-jarduerak, jarduera ekologikoak, elurretakoak, mendikoak eta abar egiteko. Beste batzuek aukera ematen dute inguru bereziki aberatsa ezagutzeko, ikuspegi historiko-artistiko eta kulturaletik. 
carnet de alberguistaTxartela Gazteaukera.net-en, txartelak ematen dituzten Gazte informazio Zerbitzuetan edo REAJen mendeko Euskadiko Gazte Aterpetxeetan eskura daiteke.
Modalitateak: Gazteena, Helduena, Familiena eta Taldeena.

[igo]

3.- Nazioarteko Gazte Txartela (IYTC edo GO-25)

go-25Nazioarteko Gazte-txartela, Go 25 moduan ere ezaguna dena, 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago bereziki. Txartel horrekin deskontuak eta prezio bereziak lor daitezke garraioetan, ostatuetan, museoetan, antzokietan, zinetan eta abarretan. Lor daitezkeen abantailei buruzko informazioa txartelarekin batera ematen den gidaliburuan bilduta dago.  
Txartelaren balio-aldia urtebetekoa da, ematen den egunetik kontatzen hasita. Txartelak ematen dituzten Gazte Informazio Zerbitzuetako edozeinetan eskura daiteke, edo Gazteaukera.net webgunean eskatuta.

[igo]

4.- Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC)

Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC) unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako eta eskola ofizialetako ikasleentzat da eta, ateratzeko, ikasturte horretan ISICmatrikula egin izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da. Txartela mundu osoan dago onartuta eta berorrekin deskontu eta zerbitzu bereziak eskura daitezke garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko gune historikoetan. Abantailak txartelarekin batera ematen den gidan zehaztuta daude.

Nazioarteko Ikasle Txartelaren balio-aldia ikasturte batekoa da eta, gainera, hurrengo urteko irailetik abendura artekoa (2003-2004 ikasturtean emandako txartelei 2004ko abenduan amaitzen zaie balio-aldia). Txartelak ematen dituzten Gazte Informazio Zerbitzuetako edozeinetan eskura daiteke, edo Gazteaukera.net webgunean eskatuta.

[igo]

5.- Nazioarteko Irakasle Txartela (ITIC)

International Teacher Identity Card (ITIC), edo Nazioarteko Irakasle Txartela, ofizialki aintzatetsitako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta ITICdaudenentzat dago egina. Txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko gune historikoetan.
Nazioarteko Irakasle Txartelaren balio-aldia ikasturte batekoa da eta, gainera, hurrengo urteko irailetik abendura artekoa (2004-2005 ikasturtean emandako txartelei 2005eko abenduan amaitzen zaie balio-aldia). Txartelak ematen dituzten Gazte Informazio Zerbitzuetako edozeinetan eskura daiteke, edo Gazteaukera.net webgunean eskatuta.

[igo]

  •   Gazteentzako programa europarren sustapena:


Gazteria Programa

europaEusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak kudeatzen du Europar Batasunak (Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bidez) bultzatzen duen Gazteria programa.

Gazteria programaren helburuak honakoak dira:

  •   Europaren eraikuntzan gazteen esku-hartze gogotsua
  •   Gaitasunak eta ezagutzak garatzea
  •   Gazteak gizarteratzea, hartara hiritartasun arduratsua izaten laguntzeko
  •   Aukera berdintasuna

Gazteria programaren helburu orokorrak, berriz, honakoak dira:

  •   Europaren eraikuntzan gazteen esku-hartze gogotsua sustatzea
  •   Europako kultura aniztasuna gehiago ulertzen laguntzea eta oinarrizko balio komunak areagotzea. Giza eskubideekiko begirunea sustatzea eta arrazismoaren, antisemitismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka bultzatzea
  •   Europa barruan elkartasuna eta beste herrialde batzuekikoa indartzea
  •   Gazteen gizarteratze gogotsua errazteko, beren izpiritu ekintzailea, ekimena eta sormena sustatzea
  •   Gazte gaien arloan lankidetza areagotzea

Programa hori, 15 eta 25 urte bitarteko gazteek eta gazteriaren arloan lanean dihardutenek erabiltzen dute. Kultura, gizarte, gorputz, adimen, ekonomia edo geografiaren aldetik zailtasun handienak dituztenei erraztasunak jartzen zaizkie programa horretan parte hartzeko. Programak lehentasuna ematen die tolerantziaren eta diferentziak onartzearen aldeko ekimenei, baita era guztietako bazterketaren aurkakoei ere. Kultura eta kirol jarduerek ere garrantzi handia dute gazteen artean, hezkuntza ez-formalaren barruan.

Programa bost ekintzatan gauzatuta dago:

1. ekintza. Gazteria Europarekin (trukeak)

2. ekintza. Europako boluntario lana

3. ekintza. Gazteen ekimenak

4. ekintza. Aldibereko ekintzak

5. ekintza. Laguntzeko neurriak

[igo

  Atari zabalean adin txikikoekin egiten diren gazteentzako jarduerak arautzea

  • Ekainaren 25eko 170/1985 Dekretoa , neska-mutikoen eta gazteen kanpamenduen, kolonien, koloni irekien, lan-kanpaketen eta ibilaldietako kanpaketen jaurpidea araupetuz.

[igo]

2.6.-Gazteentzako bestelako prestazioak

 

Leihatila bakarra eta  Gazte aukera  ataria

Gazteaukera gazteei zuzendutako ataria da eta Gazte Planaren barruan sartzen da. Gazteek eskura ditzaketen baliabideen ikuspegi orokorra ematea da atariaren helburua, gida modura pistak emanez, gazteak interesatzen zaienera bideratzeko euren interesetara bideratzeko.gazte aukera

Atarian batera agertzen dira, alde batetik, Eusko Jaurlaritzakoren Gazteria Zuzendaritzako Zuzendaritzaren edukiei buruzko webguneak, eta, beste alde batetik, gazteei interesatzen zaizkien arloekin zerikusia duten edukiei buruzkoak. Ukitutako gaiak hauexek dira: aisia eta kultura, hezkuntza, lana, etxebizitza, ekologia eta ingurumena eta gizartea.

Gazteaukerak eduki nagusiakekin eta berritasunak biltzen dituenekin egindako aldizkari digitala bidaltzen du posta elektronikoz.

Esandakoaz gain, atariaren bitartez zenbait administrazio-izapide egiteko aukera ere ematen du eta horrela, Gazteria Zuzendaritzak kudeatzen dituen txartelak, hots, Gazte-txartela, Aterpekide-agiria txartela eta nazioarteko beste txartela batzuk eskatu, eta zenbait kasutan ordaindu ere horrela egin daitezke. Gazteria Zuzendaritzak kudeatzen dituen auzolandegietan parte hartzeko eskaria izena emateko izapideak ere atari horren bitartez egin daitezke..

Etorkizunera begira, Eusko Jaurlaritzako gainerako sailen administrazio-izapideak eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako erakundeenak ere baterabiltzea izango da erronka nagusiena.

[igo]

Gazte politikako hasierako orrira itzuli 

Azken aldaketako data:  2015/09/03