Euskadiko Gazte-aterpetxeen Sarea (EAS - RAE)

Estatuko zein atzerriko aterpetxeetan har dezakete ostatu edozein adinetako pertsonek, aterpekide-txartela izanez gero. Txartelak urtebeterako balio du, jaulkipen-datatik aurrera.

Non eskatu

Txartela honen bidez eska dezakezu:

  • Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa).
  • Gazte Informazio Bulegoak, nazioarteko txartelak ematen dituztenak. 
  • Euskadiko Gazte aterpetxeak, REAJkoak.
carné de alberguista internacional

Ordainketa

Ordainketa honen bidez egin dezakezu:

  • Internet bidez eskatzen baduzu, ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz)
  • Banku sukurtsal batean egin dezakezu
  • Ordainketa Internetez egin dezakezu Nire Ordainketan sartu eta lehenengo pantallan BPK hau aukeratuz: 9050794. Ondoren, zure banku-kitapenaren orriaren behekaldean agertzen diren datuak pantallan sartu behar dituzu (nola funtzionatzen duen ikus dezakezu demo honetan).

Jaso

Zure txartela leku hauek duzu jasotzeko:

  • Gazte Informazio Bulegoak
  • Euskadiko gazte-aterpetxeak, REAJkoak.
  • Posta: zure etxean 8 bat egunetan. Helduentzat bakarrik dago eskuragarri

Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, bulego batean galdetu edo gazteria@euskadi.eus helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

Helduentzako aterpekide-txartela

  • Adina: 30 urtetik gora
  • Tasa: 10 euro
  • Jaso: posta, Gazte Informazio Bulegoak.

Familientzako aterpekide-txartela

  • Adina: 16 urtetik beherako seme-alabadun familia-unitatea
  • Tasa: 18 euro
  • Jaso: Gazte Informazio Bulegoak.
  • Aurkeztu beharreko agiria: Familia liburua.

Taldeentzako aterpekide-txartela

  • Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
  • Tasa: 16 euro
  • Jaso: Gazte Informazio Bulegoak.
  • Aurkeztu beharreko agiria: Kideen izenak.

Erroldatutako taldeko aterpekide-txartela

Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzako Gazte-Elkarteen Erroldan izena emandako taldeentzat

  • Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
  • Tasa: ez da ordaindu behar tasarik
  • Jaso: Gazte Informazio Bulegoak.
  • Txartel hau doan eskuratzeko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako Gazte-elkarteen Erroldaren ziurtagiria aurkeztu behar da.