Nazioarteko Go-25 txartela edo IYTC (International Youth Travel Card) - Orain 31 urtetik beherako gazteentzat!
IYTC (International Youth Travel Card) Nazioarteko txartela mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantailak dituzu 125 herrialdetan.
Nazioarteko IYTC (International Youth Travel Card) txartela, 31 urtetik beherako gazteentzat da bereziki (lehen 26 urtetik beherakoentzat zen).
Txartelak urtebeterako balio du, jaulkipen-datatik aurrera.
Eskakizunak
- Adina: 14 eta 31 urte bitarteko adina
- Tasa: 9 euro
Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazte Informazio Bulego batean galdetu edo gazteria@euskadi.eus helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.
Non eskatu
Txartela Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa) edo nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.
Nola eskuratu
01 Eskaera
Formularioa bete ezazu zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.
02 Tasa
(9 euro) eta ordainketaren agiria gorde.
Internet bidez eskatzen baduzu txartela, ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz) edo banku sukurtsal batean egin dezakezu.
Eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsal batera.
03 Jaso
Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Gazte Informazio bulegoetan.
Txartela jasotzeko nahitaez honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:
- NANa, pasaportea edo bizileku-txartela
- Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
- Txartelerako neurriko argazki bat