Etxebizitzari buruzko alertak
Larrabetzun bizi diren 18-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak
a) 18-35 urte bitarteko adina izatea elkarbizitza unitateko kide guztiek, unitate horretan bizi diren menpeko adin txikikoak izan ezik.
b) Elkarbizitza unitateko eskatzaile edo kide batek ere ez izatea bere jabetzako etxebizitzarik, herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titular-kide diren kasuetan ezik, baldin eta titular-kidetasun horren portzentajeak ez badu %50 gainditzen eta etxebizitzetako partaidetzen balioa 75.000,00 eurotik gorakoa ez bada.
c) Etxebizitza baten jabe diren eta %50etik gorako titulartasuna duten pertsonak diruz lagunduko dira, baldin eta etxebizitza epaile baten erabakiz familia-egoitza esleitu bazaio bikoteko beste kideari, banaketaren, dibortzioaren edo izatezko bikotea desegitearen ondorioz; edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek segurtasun arrazoiak tarteko beren etxe bizitza utzi behar izan badute.
d) Diruz lagunduko zaie etxebizitza baten jabe direnei, baldin eta jabe diren etxebizitzaren jabetza soila baldin badute, etxebizitzaren erabilera edo/eta gozamena beste bati dagokiolako.
e) Elkarbizitza unitateko pertsona guztiak diruz lagunduko den etxebizitzan erroldatu beharko dira alokairu kontratua formalizatutakoan eta gutxienez diruz lagunduko den denbora tartean osoan zehar egoerak bere horretan jarraitu beharko du.
f) Ofizioz egiaztatuko da elkarbizitza unitatea osatzen duten pertsonak alokatutako etxebizitzan erroldatuta daudela. Halaber, kontratua hasi baino lehenagoko datarekin, kontratuaren titular ez diren pertsonak baleude etxebizitzan erroldatuta, kontratuaren titularrek erroldan baja-eskaera egin beharko dute pertsona horientzat, gutxienez diruz lagun daitekeen epearen barruan.
g) Elkarbizitza unitatea osatzen duten pertsonetako bat gutxienez Larrabetzuko udalerrian egon beharko da erroldatuta, gutxienez 2 urteko etenik gabeko antzinatasunarekin deialdi hau argitaratu den unetik zenbatzen hasita.
h) Elkarbizitza unitateko diru-sarrerek ezin izango dute gainditu hurrengo zenbatekoak:
i. 25.000 euro gordin urtean (kide bakarraren kasuan).
ii. 35.000 euro gordin urtean (bi kide edo gehiagoren kasuan). Banandutako edo dibortziatutako pertsonen kasuan, diru-sarreren guztirako zenbatekoa kalkulatzean kendu beharrekoak izango dira umeentzako mantendu- pentsioari eta hileroko hipoteka kuotei dagozkien zenbatekoak.
i) Diru-sarreren osaketari dagokionez, amaitutako azken zerga-ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da urtean 601,10 eurotik gorakoa izan.
j) Administrazioarekin Gizarte Segurantzan eta zergen betebeharretan egunean egotea.
k) Elkarbizitza unitateko kide guztiak Larrabetzuko Udaleko zerga, tasa, ariel eta zehapenak ordainduta izan behar dituzte.
l) Onuradunaren eta errentatzailearen artean inongo familia-loturarik ez izatea odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.
m) Errentatzailea ez da elkarbizitza unitateko kidetzat hartuko, etxebizitza horretan erroldatuta dagoenean.
Helburua: Larrabetzuko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten 18-35 urte bitarteko gazteei etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzea. Kontuan hartuko dira 2022 urteari dagozkion errentak.
2023/05/31
Euskadi
Bizkaia
Larrabetzu
