Etxebizitzari buruzko alertak

Aurkitu hemen etxebizitzarako deialdi nagusiak.

Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Azpeitiko Udala
Baldintzak:

a) 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea, Bizikidetza Unitatearekin batera bizi diren menpeko adin txikikoak salbuetsita.                

Dirulaguntza 36 urte betetzen diren hilaren aurreko hilabeterarte onartuko da.

b) Mugikortasun urria duten pertsonak (7 eta 15 bitarteko puntuak), bai eta ezgaitasun absolutua duten pertsonak ere. Mugikortasun urria edo ezgaitasun absolutua egiaztatzeko beharrezkoa den Txosten Teknikoa kudeatze prozesuan duten eskatzaileen eskaera onartua izango da, betiere dirulaguntza eman aurretik aipatu dokumentazioa aurkezten badute.

c) Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak (sententzia judizial irmoa izan behar dute).

d) 70 urtetik gorako pertsonak.

e) Alargunak.

Halaber, laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte, Udalaren Gizarte Zerbitzuek behar bezala justifikatutako egoeretan, etxebizitza tutelatu bat eskuratzeko eskubidea duten pertsonak eta Udal honek, egoera hori konpontzeko behar diren baliabideak ez dituen neurrian.

Edukia:

Laguntza hauen xedea, biztanleriaren kolektibo desberdinen ohiko bizilekurako etxebizitzaren alokairuaren zati ordaintzen laguntzea da: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutua duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsonak eta alargunak, alokairu erregimenean etxebizitza bat dutenak edo 2023ko urriak 15a baino lehen egiteko konpromezua hartzen duenak.

Epea:

2023/10/15

Kontaktua:

Azpeitiko Udala

Plaza Nagusia

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Azpeitia

Iturria:
2023-05-4ko 85. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: