Etxebizitzari buruzko alertak
Aurkitu hemen etxebizitzarako deialdi nagusiak.
Gazteek ohiko etxebizitza alokatzeko dirulaguntzak Elgoibarko Udalean
Onuradunek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean oro har ezarritako baldintzez gain, honako baldinza espezifiko hauek bete beharko dituzte:
—Alokairuko kontratu baten titular izatea (prestazioaren zenbatekoa kontratuaren titular diren maizter guztien artean zatituko da).
—Errentatzailearekin familia harremanik ez izatea, gutxienez, odolkidetasuneko edo kidetasuneko 2. mailara arte.
—Etxebizitzan erroldatuta egotea.
—Jabetzako etxebizitzarik ez izatea (herentzia edo dohaintza bidez eskuratu den etxebizitzaren titularkidea izan ezik, baldin eta titularkide bakoitzari dagokion ehunekoak %50 gainditzen ez badu, eta etxebizitzaren partaidetzako balioak 50.000 €-tik gorakoak ez badira).
—Eskaera egiten den unean, etenik gabe, gutxienez 2 urteko antzinatasunarekin Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea; edo bestela, udalerrian, etenik gabe, 5 urtez erroldatuta egon direla egiaztatzea. Nahikoa izango da titularkideetako batek baldintza hau betetzea.
—18-35 urte izatea, inoren kargura dauden adingabeak izan ezik.
—Urtean 25.000 € eta 36.000 € arteko sarrera gordin haztatuak izatea.
—Elgoibarko Udalaren zergen eta zigorren ordainketak egunean izatea, eta gainerako zerga betebeharrak (Foru Ogasuna) eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea.
Dirulaguntzaren xedea: Neurri batean, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, 2023. urtean Elgoibarko udalerrian etxebizitzaren bat alokatuta dutenei, ohiko bizitoki gisa erabiltzen diren etxebizitzen alokairuak ordaintzen laguntzea.
2023/06/05
Herritarren Arreta Bulegoa
Santa Ana kalea, 2
Elgoibar (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 741050
Euskadi
Gipuzkoa
Elgoibar
