Etxebizitzari buruzko alertak

Aurkitu hemen etxebizitzarako deialdi nagusiak.

Elorrioko udalerrian gazteek alokairuko etxebizitzak eskuratzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Elorrioko Udala
Baldintzak:

- 2022ko abenduaren 31n, 18 eta 35 urte bitarteko, biak barne, gazte emantzipatuak izatea, eta aldi berean alokairu-kontratu baten titularrak izatea. Logelen azpierrentamendua ez da onartuko.

- Laguntzaren onuradun batek ere ez izatea bere jabetzako etxebizitzarik, salbu herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide ez bada, beti ere titularkidetasun horren ehunekoak %50a gainditzen ez badu eta etxebizitza-partaidetzen balioa 75.000 eurotik gorakoa ez bada. Eskatzailearen ardura izango da ondasunen balioa egiaztatzea (jabetzan dituen ondasunen tasazioa egitea). Era berean, salbuetsita geratzen dira indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak, baldin eta etxebizitza utzi behar izan badute segurtasun arrazoiengatik.

- Diruz lagundu daitekeen epean, onuradunek ezin izango dute aldi berean alokairu kontzeptuagatiko beste inongo laguntzaren onuradun izan.

- Onuradunek, familia unitateen kasuan, bertako kide guztiek diruz lagunduko den etxebizitzan erroldatuta egon behar dute. Era berean, Elorrioko udalerrian egon beharko dira erroldatuta, gutxienez urtebete, etenik gabeko antzinatasunarekin eskaera aurkezten den unean, edo bost urte jarraian.

- Diruz lagundu daitekeen epean, kontratuaren titularrak eta beraien kargura dauden adin txikikoak baino ezin izango dira egon etxebizitzan erroldatuta.

- Erroldan altak edo bajak badaude, behar bezala justifikatuta egon beharko dute, eta dagokion titulartasun aldaketa jasota geratu beharko da etxebizitza horren alokairu-kontratuan.

- Kontratua hasi baino lehenagoko datarekin, kontratuaren titularrak ez diren pertsonak etxebizitzan erroldatuta baleude, kontratuaren titularrek erroldako baja-eskaera egin beharko dute pertsona horientzat, diruz lagundu daitekeen epearen barruan. Borondatezko baja pertsonalik ez da onartuko.

- Diru-laguntzen onuradunen diru-sarrerak ezin izango dira 25.000 euro gordin baino gehiago izan urtean. Familia-unitateen kasuan, diru-sarreren gehieneko muga urtean 28.000 euro gordin izango da.

- Urteko diru-sarrera gordintzat joko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarri orokorra gehi lan etekinei aplikatutako hobariak, eta eskaerak aurkezteko unean indarrean dagoen zerga-ekitaldiko zergagarria ez den beste edozein dirusarrera ez-kontributiboa ere.

- Diru-sarreren osaketari dagokionez, betetako azken zerga-ekitaldiko kapital errentetatik eta ondare-irabazietatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da izan 601,10 eurotik gorakoa urteko.

- Dirulaguntzen onuradunek Elorrioko Udaleko eta beste edozein administrazio publikoetako zergak, tasak, arielak eta zehapenak ordainduta izan behar dituzte.

- Etxebizitzan bizi diren pertsonen artean ezin izango da egon inongo familia-loturarik izan onuradunen eta errentatzailearen artean, odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailara arte.

- Elorrioko udalerrian gazteek alokairuko etxebizitzak eskuratzeko dirulaguntzaren deialditik kanpo geratzeko arrazoia izango da dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penal edo administratiboa izatea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta Emakumeen kontrako Indarkeria Matxistarik Gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexuaren ziozko bereizkerian erortzeagatik gertatutakoak ere.

Edukia:

Laguntza hauen xedea da ohiko egoitza alokairuko etxebizitza duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteen alokairu gastuak diruz laguntzea, biak barne.

Epea:

2023/07/31

Kontaktua:

Elorrioko Udala

Herriko Plaza, s/n

48230 Elorrio

T: 946 58 27 12

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Elorrio - Elorrio

Iturria:
2023-05-15eko 92. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: