Etxebizitzari buruzko alertak

Aurkitu hemen etxebizitzarako deialdi nagusiak.

Lezon eraikiko diren erregimen orokorreko 16 etxebizitza sozial, jabetza-erregimenean eta zozketaren bidez esleitzeko prozeduran parte-hartzeko deialdia

Deialdia egiten duena:
Lezoko Udala
Baldintzak:

Babes ofizialeko etxebizitza bat (BOE) eskuratzeko interesa duten pertsona naturalek edo bizikidetza-unitateek eskatu ahal izango dute zozketan parte hartzeko, baldin eta babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Nolanahi ere, baldintza hauek bete beharko dituzte:  

a) Adin-nagusitasuna.

Bizikidetza unitateen kasuan, gutxienez kide bat adinez nagusia izatea eskatuko da inskripzioa ixten denean. Ez da bizikidetza unitatetzat hartuko adiskidetasun edo komenientzia arrazoiengatik sortutakoa, eta etxebizitzaren titularkide izan beharko dute adinez nagusi diren bizikidetza unitateko kide guztiek, zuzeneko lerroko ondorengoak izan ezik.

b) Etxebizitzarik ez izatea.

Aurreko bi urteetan beste etxebizitzarik ez izateko baldintza bete beharko da, bai jabetzan, osorik edo azalera-eskubidez, bai biziarteko gozamen-eskubide errealaren bidez, betiere etxebizitza-premia zehazten duen araudi autonomikoan ezarritako salbuespenekin, edo dagoeneko duten etxebizitzak gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituenean, 3/2015 Legearen 60. artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

c) Baldintza ekonomikoak.

39/2008 Dekretuaren 19.2 artikuluaren eta 2019ko abenduaren 26ko 210/2019 Errege Dekretuaren arabera (2020ko urtarrilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua) (2011ko irailaren 14ko Agindua aldatzen duen azken xedapenetako seigarrena), kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzeari buruzkoa, urteko diru-sarrera haztatuen betekizunak hauek dira:

Urteko diru-sarrera ponderatuen gutxieneko eta gehieneko mugak hauek izango dira: d) erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 12.000 €-tik 39.000 €-ra.

d) Egoitza.

Egoitza Lezoko udalerrian izateari buruz Lezoko Udalak eskatutako baldintza beteko dute; hau da, bizikidetza-unitateko kideetako bat, gutxienez, Lezon etenik gabe erroldatuta egon izana, gutxienez, aurreko 2 urteetan, Udalak oinarri hauek onartzen dituen eguna kontuan hartuta; edo gutxienez, 10 urtez egon izana Lezon erroldatuta, etenik gabe edo etenaldiekin, nahiz eta oinarriak onartzeko datan udalerrian erroldatuta ez egon.

Etxebizitza guztiak Lezon bizi diren esleipen-hartzaileei esleitzen ez bazaizkie, bigarren zerrenda bat egingo da Oarsoaldeko edozein udalerritan (Errenteria, Oiartzun edo Pasaia) erroldatuta dauden eskatzaileekin.

Edukia:

Lezoko Udalak, Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat osatuko du. Zerrenda horren helburua da Lezoko A.O.U. 16 Altzate eremuko R2/9 partzelan proiektatutako babes ofizialeko erregimen orokorreko 16 etxebizitza esleitzea.

Epea:

2023/06/15

Kontaktua:

Lezoko Udala  

Gurutze Santuaren Plaza, 1

20100 Lezo (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Lezo

Iturria:
2023-05-16ko 93. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: