Etxebizitzari buruzko alertak

Aurkitu hemen etxebizitzarako deialdi nagusiak.

Tolosan etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzeko dirulagun­tzak

Deialdia egiten duena:
Tolosako Udala
Baldintzak:
  • Onuraduntzat joko dira pertsona fisiko zein juridikoak, pribatuak zein publikoak, eta legez eratutako jabe-erkidegoak, baldin eta Tolosan kokatutako obren xede den etxebizitzaren jabeak, gozatzaileak edo errentariak badira, edo horretaz gozatzeko beste edozein titulu badute.
Edukia:

Xedea:

Etxebizitza eta bizitegi eraikinak birgaitzeko dirulaguntza programa arautzea.

Zehazki, bultzatu nahi da Tolosako hiri lurzoruan dauden bizitegietarako eraikinak eraberritzeko eta igogailuak ere instalatzeko obren sustapen pribatua.               

Batik bat, Hirigune Historikoko zein Euskal Herria plaza eta inguruko kaleetako etxebizitzen eraberritzea sustatu nahi da. Hori dela eta, lehentasunez birgaitu beharreko aldetzat hartuko dira.

Epea:

2023/10/15

Kontaktua:

UDATE. Herritarren Arreta Zerbitzua

Plaza Zaharra 6, A

20400 Tolosa (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Tolosa

Iturria:
2023-05-24ko 99. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: