Lanei buruzko alertak

Aurkitu hemen zure lanerako deialdi nagusiak.

Lan-poltsa: emakumeen partehartzearen dinamizatzailea: Andoaingo Udala

Deialdia egiten duena:
Andoaingo Udala
Baldintzak:
  • Diplomatura edo gradua gizarte- eta lege-zientzietan eta giza zientzietan. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiriaren jabe izan beharko du hautagaiak.
  • Berariazko baldintzak: 150 orduko prestakuntza berdintasun arloan.
  • C1. Hizkuntza eskakizuna edo maila berekoa bete izana egiaztatzea. Baldintza hau egiaztatzeko 5. oinarrian xedatuaren arabera jardungo da.
Edukia:

Deialdi honen xedea da hautagaiak hautatzea, Lehiaketa-Oposizio ireki bidez, Emakumeen partehartzearen dinamizatzailea lan poltsa aldi batez sortu ahal izateko. Lan poltsa hori erabiliko da egiten diren behin-behineko funtzionari izendapenetarako, hutsik dauden lanpostuak bete behar direnean, ordezkapenak egiterakoan edo aldi baterako egitarauak burutzeko beharra sortzen denean.   

Epea:

2023/06/07

Kontaktua:

Ataria –Herritarren Arreta Zerbitzua

Udalatxearen beheko solairuan

Telefonoa: 943 300 830

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Andoain

Iturria:
2022-05-20ko 95. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: