Lanei buruzko alertak
Informazio sistemen 2 teknikari Alokabide sozietate publikoan
a. Titulazioa: Eskatzen den gutxieneko titulazioa unibertsitate-titulazioa da (diplomatura edo gradua):
- Informatikako ingeniaritza
- Fisika
- Matematika
- Telekomunikazioetako Ingeniaritza
- Aurrekoen baliokidea edo handiagoa den titulazioa
Titulazioa atzerrian eskuratu duten izangaiek egiaztatu beharko badutela baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioaren ziurtagiria.
Azken baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen eremuko lanbide-kualifikazioa Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenekin bat aitortua dutenei. Izangaien betebeharra da aitorpen hori egiaztatzea.
b. Azterketa- eta/edo analisi- eta programazio arloetan eskainitako antzeko lanpostuetan gutxienez 2 urteko esperientzia izatea. 1, 2 eta 3 kotizazio-taldeak . Edonola ere, esperientzia kontuan hartu ahal izateko, hala justifikatzen duen eginkizunen edo zereginen egiaztagiri bat aurkeztu beharko da.
c. B2 euskara-maila izatea ahoz nahiz idatziz; maila horri dagokion tituluarekin egiaztatu beharko du. Maila hori egiaztatzen duen titulazio ofizial aurkezten ez bada,
euskara-proba bat gaindituta egiaztatuko da.
d. B gidabaimena indarrean eta gidatzeko gaitasuna.
Gasteizko Alokabideren bulego nagusian (Gamarrako atea 1A) informazio-sistemen teknikariaren lanpostu bi, lan-kontratu mugagabe-finkodunak, betetzeko hautaketa-prozesua eta sozietateak dituen egoitza guztietarako lan-poltsa eratzea.
https://alokabide.convoca.online/
2023/05/31
Alokabide
Gamarrako Atea 1A, behea
(El Boulevard eraikina)
01013 Vitoria-Gasteiz
alokabide@alokabide.eus
Euskadi
