Artikuluak
- Honi buruz: Gazteblog; Etxebizitza
- Honela ordenatuta: Albiste-data, beherantz ordenatuta
-
Landa-ingurunean bizitzea, aukera bideragarria
Gazteek zailtasunak dituzte gurasoen etxetik irteteko. Besteak beste, ohiko aukerak dira etxebizitza partekatzea edo etxebizitza babestu bat lortzen saiatzea. Baina ez dira aukera bakarrak; badira beren bizi-proiektua garatzeko hiritik landa-ingurunera begiratzen dutenak. Kasu batzuetan, koronabirusaren krisiak piztu du udalerri txiki batean bizi nahi izateko gogoa, halako herrietan nork bere aukeren eta nahien araberako etxebizitza bat erosteko nahia.
-
#Etanireazer?
Agian, identifikatuta sentitu zara galdera honen aurrean: "Eta nirea zer?"; izan ere, ikasketak aukeratzen dituzu une batean, emantzipazioaren erronkari heltzen diozu gero, edota lana bilatzeari ekiten diozu hurrena.
GazteBizHitza zerbitzuak lagundu egin nahi dizu zure galderei ahalik eta ondoen erantzun diezaiezun, eta, horretarako, orientazio eta aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dizu do...
-
Ikasle etxebizitza bat alokatzea
Udaraz gozatzeak ez digu galarazten iraila aldaketaz beteta etorri daitekeela gogoratzea. Baliteke ziklo berri bati hasiera ematea: Batxilergoa amaitu eta unibertsitatean hastea, eta gainera gurea ez den udalerri batean! Edota partekatutako pisu batera bizitzera joatea lehenengo urtea ikasle egoitzan eman ondoren.
Pisu partekatu batean bizitzea aukeratu baduzu, hona hemen baliagarria izan d...
-
Etxetik irtetea ikastera joateko
Zer suposatzen du etxetik ateratzeak? Zer hartu behar dugu kontuan? Zeintzuk dira abantailak eta eragozpenak? Merezi du beste hiri batera joatea, etxetik eta maite ditugun pertsonengandik urrun?
Unibertsitateko ikasketak kanpoan burutzeak, izan atzerrian zein beste autonomia erkidego batean, aldaketak dakartza; horregatik, hainbat puntu garrantzitsu hartu behar dira kontuan:
Aurrekontu...
-
Alokairuan bizitzea, goraka doan irtenbidea
Argi dago gazteriak arazoak dituela emantzipatzeko, etxe familiarretik ateratzeko desioa beti ez dator bat lan egoera egonkorrarekin. Horregatik etxea alokatzearen aukera oso baliozkoa da, bai banaka zein taldeka edota elkarrekin bizi nahi duten bikote gazteentzat.
Azkenaldian eskuragarriak diren ereduak inplementatu dira: gela bakarraren alokairua bestelako espazio amankomunak partekatuz; ...
-
Etxebizitza alternatiboak
Etxebizitza erostea gogoan darabilgunean zera datorkigu burura: norbera bizitzeko gustuko toki aparta, etxearen antolamenduaren nondik-norakoak, logela kopurua eta., jakina, hura lortzeko eskura ditugun baliabideak. Maiz etxebizitza pribatua (bigarren eskukoa zein berria) edo babes ofizialeko etxebizitzak izaten dira gure hautuak.
Gazteek BOE (Babes Ofizialeko Etxebizitza) aukeraren alde eg...
-
Ostatu solidarioa: aukera bideragarria
Bere udalerritik ateratzen den unibertsitateko ikasle ugarik trabak izaten ditu etxebizitza egokia eta eskuragarria aurkitzeko orduan. Dena dela, gazteek elkartasunezko sostengua eskain dezakete, ostatu hartzeko beharrak eta laguntzeko gaitasunak esperientzia aparta jasotzeko konponbideak ekarriz.
Adineko pertsonen etxean ostatu hartzea hautabide da bizilekua ordaintzeko zailtasunak dituz...
-
Etxebizitza erosteko aukerak
Etxea erostea, akaso, inoiz egin dezakezun inbertsio ekonomikorik garrantzitsuena da; horregatik, aukera guztiak ondo aztertzea komeni da.
Zer da hobea, etxebizitza berria ala bigarren eskukoa? Librea ala babes ofizialekoa? Maiz aukera errealei erreparatu behar diegu, ideali baino.
Beharbada jakingo duzu babestutako etxebizitzen ezaugarriak eta etxebizitza librearenak oso bestelakoak dir...
-
'Gurasoen etxetik irten? Bai noski, baina ezin'
Edozein gaztek sentitu du inoiz txoko familiarra uzteko premia. Lehenago edo beranduago gazteak bizitzari era autonomoan egingo dio aurre; baina noiz eta nola, horra hor gakoak, izan ere beti ez baita nahi den moduan eta unean izaten. Prozesu hau erabat lotuta dago norberak dituen baliabide ekonomikoekin, eta gauza jakina da gaur egungo langabezi eta lan ezegonkortasun indizeak ez duela aldake...
-
Pisu bila
Gurasoen etxean bizitzeaz nekaturik zaude? Ikasle pisu batera joatekotan zara datorren ikasturtean, Erasmus bekarekin atzerrira zoaz? Nolakoa da elkarbizitza beste 4 gazterekin? Horrelako egoerak bizi dituzten gazteen bizipenak ikus ditzakezu bideo hauetan.