Pasaian, Bermeon eta Ondarroan nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko bekak (2019-2020 ikasturtea)

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Edukia:

2019-2020 ikasturteari dagokionez, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak ondokoetan egiteko bekak: Blas Lezo - Pasaiako eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxea.  

Bekak zein gastutarako erabili ahalko diren:

  • Ohiko bizilekutik kanpo bizitzeak eragindako gastuak.
  • Ikastetxerako joan-etorriek eragindako gastuak. 
  • Mantenu-gastuak. 
  • Ikasketa-materialetarako gastuak.

Eskabideak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretua – Alarma-egoera deklaratzen duena – Edo, hala badagokio, dekretu horren luzapenak indarra galtzen duenetik hilabetera artekoa izango da.

-

OHARRA: Egungo osasun krisia dela eta, ezin da bermatu aipatutako epeak mantenduko direnik.

Epea:

2020/06/25

Kontaktua:

Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxea

Marinos, 2

20110 Pasaia (Gipuzkoa)

.

Bermeoko Itsas-Arrantzako Prestakuntzarako Eskola

Ongintza z.g.

48370 Bermeo (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2020-05-08ko 86. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: