'Igartza' euskarazko literatura-sorkuntzako beka idazle berrientzat
- 35 urte baino gutxiago izatea.
- Helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea.
- Hizkuntza: euskara.
Idazle gazteentzako Igartza literatura-sorkuntzarako bekak irekita dauka proiektuak jasotzeko epea. Oinarriak behin Udalbatza osoaren oniritzia jaso eta argitaratu ostean, idazle gazteek ekainaren 30era arte dute euren proiektuak aurkezteko epea. Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz sortutako beka da hau. Ibilbide honetan, euskal literaturaren eremuan izena eta izana lortu du idazle gazteentzako Igartza Literatura Bekak.
.
Zenbatekoa: 6.000 €.
2020/06/30
Beasaingo Udala. Kultura Saila
Loinazko San Martin plaza
20200 Beasain (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 028063
kultura@beasain.eusEuskadi
Gipuzkoa
Beasain