'Iberdrola - Bilboko Arte Ederren Museoa' artelanen kontserbazioaren eta zaharberritzearen arloko prestakuntza praktikorako bekak

Deialdia egiten duena:
Bilboko Arte Ederren Museoa
Baldintzak:
  • Arte Ederretako diplomatura, lizentziatura edo gradua izatea, kultura-ondasunak kontserbatzeko eta zaharberritzeko espezialitatearekin (esaterako, pinturan, paperean eta eskulturan).
  • Eskatutako unibertsitate-titulua lortzera bideratutako ikasketak 2013-14 ikasturtetik (barne) aurrera amaitu izana. Epeari dagokionez, diplomatura, lizentziatura edo gradua amaitu izana baino ez da aintzat hartuko; izan ere, ez da kontuan hartuko doktorego ikastaroen edota graduondoko bestelako ikasketen amaiera data.
  • Batez besteko nota berariaz adierazten duen espediente akademikoa. Atzera botako dira oso ongi notatik beherako batez besteko balorazioa duten espediente akademikoak.
  • Ezagutza aurreratuak argazkigintzan eta irudien tratamendu digitalean.
  • Hizkuntzak: ingelesa. Aintzat hartuko da beste hizkuntza batzuetan ezagutzak izatea.
Edukia:

Museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Sailerako bi posturako deialdia egin da.

Beken onuradunek honako jarduera hauek gauzatuko dituzte:

• Museoaren bilduma kontserbatzeko eta zaharberritzeko tratamenduak egitea.

• Egindako lanak dokumentatzea.

• Mailegu-proiektuetan eta aldi baterako erakusketetan parte hartzea.

• Ikerketa teknikoko lanak.

  • Iraupena: 10 hilabete.
  • Zenbatekoa: 15.000 €.
Epea:

2020/06/12

Kontaktua:

Bilboko Arte Eder Museoa

Museo plaza, 2

48011 Bilbo

Telefonoa: 94 4396060

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Bilbao

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: