GAZTELAGUN programa: alokairua ordaintzeko laguntzak gazteentzat
1.– 18 eta 35 urte bitartean izatea.
2.– Laguntzaren eskaera-dataren aurretik bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan benetan eta modu jarraituan sei hilabetez eduki izana egiaztatzea.
3.– Etxebizitza baten jabari osoaren edo erabiltzeko eta gozatzeko eskubidearen titularra ez izatea, baldin eta egiaztatzen badu banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik eskuragarri ez duela edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik ezinezko duela bertan bizitzea.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako etxebizitza libre baten errentamendu-kontratuaren titularra izatea, norberaren izenean edo errentakide gisa, eta hori izatea beren ohiko etxebizitza.
5.– Inolako familia-loturarik ez edukitzea odolkidetasun edo ahaidetasunezko hirugarren mailaraino, etxebizitzaren errentatzailearekin edo haren bizikidetza unitateko kideren batekin.
6.– Errenta banku-transferentzia bidez ordaintzea.
7.– Honako diru-sarrera hauek egiaztatzea:
Eskatzaile indibidualek urtean 24.500 euroko edo gutxiagoko eta 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera gordinak dituztela egiaztatu beharko dute.
Familia-unitate osoak urtean 30.000 euroko edo gutxiagoko eta 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera gordinak dituztela egiaztatu beharko dute.
Familia ugarien kasuan, urtean 32.000 euroko edo gutxiagoko eta 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera gordinak dituztela egiaztatu beharko dute.
Ezarritako gehieneko diru-sarrerak urtero eguneratuko dira, eskaera-dataren aurreko urteko abenduaren 31n indarrean zegoen urtetik urterako kontsumoko prezioen indizearen arabera, eta Alokabideren webgunean argitaratuko dira.
Diru-sarrerak kalkulatzeko, kontuan hartu beharreko epealdia honako hau izango da: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondoren, eskaera-dataren aurreko azken zergaldia edo, bestela, eskaera-dataren aurreko hamabi hilabeteak, onuragarriagoa bada. Diru-sarrera konputagarriak izango dira zerga-oinarriak, oinarri orokorra eta aurrezki-oinarria.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzea.
Xedea:
Agindu honen xedea da gazteei zuzendutako etxebizitza-alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun programaren oinarriak arautzea.
Programaren ezaugarriak:
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako etxebizitza libre batengatik ordaintzen den hileko errentaren ehuneko jakin bat ordaintzeko laguntzak emango ditu Gaztelagun programak.
- Etxebizitzaren hasierako hileko errentak ezingo ditu honako prezio hauek gainditu: 800 euro, Bilbon, Donostian eta Gasteizen; 750 euro, Bilbao eta Donostiako metropolialdeetan eta 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan; eta 675 euro, gainerako udalerrietan.
Alabaina, Gaztelagun programaren onuradun izaten jarraituko dute hasierakoaren ondorengo urteko kuotetan aipatutako zenbatekoetatik gorako errentak ordaintzen dituzten pertsonak, errentok Hiri Errentamenduen gaineko azaroaren 29ko 29/1994 Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera eguneratu badira.
- Laguntza urtebetez emango da, eman denetik aurrera, eta automatikoki luzatuko da urteroko bakoitzaren epemugan, baldin eta agindu honek indarrean jarraitzen badu, kreditu egoki nahikoa badago eta onuradunek aginduan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.
2026/12/31
Alokabide
- Gamarrako Atea 1A, behea (El Boulevard eraikina) 01013 Vitoria-Gasteiz
- Errotaburu pasealekua 1, 7.solairua 20018 Donostia-San Sebastián
- Trenbideko etorbidea 36, behea 48012 Bilbo
.
Telefonoa: 945 569 020
gaztelagun@alokabide.eusEuskadi
