Gordailuko, Gipuzkoako Ondare Bildumen zentroko zaharberritze guneetan artea eta etnografian kontserbatzeko eta zaharberritzeko praktikak egiteko beka
1. Arte Ederretako fakultateetako lizentziadunak (zaharberritzearen arloan prestakuntzarekin, edo arte lanak zaharberritu eta artatzeko espezialitatearekin); Zaharberritzeko gradua dutenak; edo Kultur Ondasunen Zaharberrikuntza eta Artapeneko Goi Mailako Eskolako titulua dutenak. Beste gradu hauetan gradudunak direnak (Artearen Historia, Historia edo antzekoak), kontserbazio edo zaharberritze gaietan graduondoko ikasketak egin badituzte.
2. Baldintza bat da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ezagutzea. Euskarari dagokionez, 3. HE maila egiaztatu beharko da.
3. Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldintza izango da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzea bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.
4. Beka hau bateraezina izango da ezaugarri bereko beste edozelako beka edo laguntzekin.
5. Atzerrian eskuratutako tituluak Hezkuntza gaietako eskumena duen Ministerioaren aldetik behar bezala homologatuak egon beharko dute beka lortzeko eskaera aurkezterakoan.
- Gehinezko zenbatekoa: 10.500 €.
2024/07/18
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoa Plaza, z/g
20004 Donostia
Telefonoa: 943 11 21 11
Euskadi
Gipuzkoa