'Gabino Alustiza' Aiari buruzko ikerketa beka
- Beka norbanakoek edo taldeek eska dezakete. Bigarren kasu honetan, nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldeak osa tzen direnean, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko du taldeak, 2.2. artikuluan eska tzen den baldintza betetzen dutenen artean.
- Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da goi-mailako tituluduna izatea (Unibertsitateko lizentziatua edo gradua, gutxienez). Taldeen kasuan, gutxienez taldekide batek bete beharko du baldintza hau.
Zenbatekoa: 15.000 €.
Lanaren helburua Aiaren historia, kultura eta ondareari buruzko edozein gai, arlo edota aldi historikoa jorratuko duen ikerketa bat burutzea izango da. Hala ere, deialdi honetarako gai hauetako bat jorratzen duten ikerketa proiektuei lehentasuna emango zaio:
Udaletxeak proposatutako gaiak.
— Aiaren Sorrera eta bere heraldikaren azalpena inguruko ikerketa historikoa.
— Jose Joaquin Arrillaga Embil Kaliforniako Gobernadorea izandako aiarraren Biografia.
— Joan Fermin Gilisagasti ainguragileariren inguruko bibliografia eta aiarekin izan zuen lotura estua azaltzea.
— Altxerriko labarretako artearen inguruko ikerketa.
— Agorregiko Burdinola eta erroten historiaren ikerketa.
— Aiako basoaren uztiaketa eta kudeaketak, ekarritako Paisai «natural» eta jarduera ekonomikoak historian zehar.
— Aiako elizen inguruko ikerketa.
2024/12/12
Euskadi
Gipuzkoa
Aia
