'Jose Antonio Loidi' euskarazko ikerketa beka

Deialdia egiten duena:
Irungo Udala
Baldintzak:
  • Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu honetan, (nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldeak) ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
  • Ezinbestekoa da unibertsitate gradua edo lizentziatura edukitzea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hau. Ikerlanaren zuzendariak derrigorrez izan beharko du aipatutako titulazio hau.
  • Eskatzaileak gutxienez C1 euskara-maila edo baliokidea (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparrua) egiaztatu beharko du. Lantaldeen kasuan, denek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.     
Edukia:
  • Euskarazko Ikerketa Bekarako deialdia, antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika esparruetan, norbanakoei nahiz taldeei zuzendua.           
  • Zenbatekoa: 9.000 €.
Epea:

2025/03/24

Kontaktua:

Irungo Udala

San Juan harria plaza, 1

20304 Irun (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 505 623

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Irun

Iturria:
2025-03-3ko 41. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: