Lan-poltsa: bonbardino-tubako irakaslea: Iruñeko Joaquín Maya Musika Eskolan
Jarraian aipatzen diren apartatuetako tituluetako bat edukitzea, aukeran, edo hura erdiesteko baldintzetan egotea, eskabideak aurkezteko mugaegunean.
1. Unibertsitateko diplomatura- edo -gradu-titulua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo horien baliokidea den titulua eta Gradu Ertaineko titulu profesionala BONBARDINO-TUBA espezialitatean.
2. Goi-mailako titulua BONBARDINO-TUBA espezialitatean edo, bestela, espezialitate horren Gradu Ertaineko irakasle titulua, irailaren 10eko Musika Kontserbatorioen 2618/1966 Araudi Orokorrari buruzko Dekretuarekin bat emana.
Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika eskola bereziko irakasle lanpostuan, bonbardino-tuba espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
2023/03/20
Iruñeko Udala
Udaletxe plaza, z/g
31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 948 420 100
AE gainerakoa
Comunidad Foral de Navarra
