Lehiaketak eta zozketak

Gazte-txartelak "Desembalaje Bilbao" azokara gonbidatzen zaitu!

Desembalaje 2025

Gazte-txartelak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu 2025eko martxoaren 1ean eta 2an Barakaldoko BEC-en ospatuko den Desembalaje azokaren 51. ediziorako. Bildumazalea bazara edo zaharkinak gustatzen bazaizkizu, aukera paregabea duzu!

Gainera, zure Gazte-txartelarekin euro bateko beherapena izango duzu Desembalaje azokaren 51. ediziorako sarrera erostean.

Zer zozketatuko dugu?

5 sarrera bikoitz Desembalaje azokaren 51. ediziorako.

Parte hartzeko modua

Bete formulario hau zure datuekin (azken eguna: otsailaren 25a)

Irabazleei jakinaraztea

Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?

Zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz, BECeko harreran, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, azoka egin aurretik; edo BECeko leihatiletan, azoka egiten den egunetan.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Tratamedu Jardueren Erregistroa (TJE)

BEC   

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)