Gazte-txartelak antzerkira gonbidatzen zaitu!
Ekitaldiaren deskribapena

Parte hartu zozketan eta neguko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabazi ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa.
Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.
Zer zozketatuko dugu?
Sarrera bikoitz bat honako antzerki-ikuskizun/antzezlan bakoitzerako:
- Esnearen kolorekoa (Tanttaka Teatroa) – 24/02/08 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
- Mierda de ciudad (Olatz Gorrotxategi) – 24/02/16 – Felix Petite antzokia – Performance proiektua
- La discreta enamorada (Joven Compañía Nacional de Teatro Clásico) – 24/02/17 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
- Ícaro (Strad, el violinista rebelde) – 24/02/18 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
- Oracle island (Parasite kolektiboa, Red Municipal de Teatros) – 24/02/22 – Jesus Ibañez de Matauco antzokia – Antzerkia gazteleraz
- La Madre (Barco Pirata) – 24/02/25 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
- Txalaparta (Kukai Dantza, Jesús Rubio) – 24/02/29 – Printzipal Antzokia – Dantza
- En mitad de tanto fuego (Alberto Conejero) – 24/03/06 – Jesus Ibañez de Matauco antzokia – Antzerkia gazteleraz
- Kortxoaren dilema (Tartean Teatroa) – 24/03/07 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
- Las que fueron silencio (Teatro Marea) – 24/03/08 – Felix Petite antzokia – Antzerkia gazteleraz
- El traje (Vania, producciones off) – 24/03/15 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
Parte hartzeko modua
Bete formularioa zure datuekin eta adierazi zein antzerki edo ikuskizunetara joan nahi duzun (azken eguna: martxoaren 10a).
Irabazleei jakinaraztea
Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik urrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz.
Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.
Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?
Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 18:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira.
Baldintzak
Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.
Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -