Gazte-txartelak Kresala zinekluberako sarrerak zozkatzen ditu
Ekitaldiaren deskribapena
![Close to you](/contenidos/evento/gt_kresala_25_1/eu_def/images/Close-to-you.jpg)
Parte hartu zozketan eta urtarrilean Kresala Zineklubak programatutako zinema saiorako sarrerak irabazi ditzakezu!
Donostiako Kresala Zineklubak 50 urte daramatza zine komertzialetik haratagoko zine saioak antolatzen. Saioak jatorrizko bertsioan eskaintzen dituzte eta amaieran solasaldi bat izaten da nahi duenarentzat.
Jarraitu Kresala Zineklubak antolatutako ikuskizunen inguruko berri guztiak Facebook eta Instagram-en.
Zer zozketatuko dugu?
Sarrera bikoitz bat ondorengo zinema saiorako:
- CLOSE TO YOU – 2025/01/28 - Trueba zinemak
Parte hartzeko modua
Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: urtarrilaren 26a)
Irabazleei jakinaraztea
Telefonoz eta ondorengo posta elektronikoaren bidez jakinaraziko da
Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?
Leihatilan, emanaldiaren egun berean.
Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu zure Gazte-txartelarekin Euro 1eko beherapena duzula zure sarrera erostean.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Tratamendu-Jardueren Erregistroa (TJE)
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -