Gazte-txartelak Pentagrama Fest-erako sarrerak zozkatzen ditu
Ekitaldiaren deskribapena
Jaialdi paregabe bat bizi nahi duzu, aniztasuna, inklusioa eta justizia soziala musika eta arte eszenikoen bidez ospatzen dituena?
Parte hartu gure zozketa berezian eta lortu eskaintzen ditugun hogeita bost sarrera bikoitzetako bat, Bilboko Pentragrama Fest jaialdiaz gozatzeko.
Esperientzia eraldatzailea, doan, eta zuk nahi duzunarekin!
Zer zozketatuko dugu?
Hogeita bost sarrera bikoitz (sarrera bikoitz bat irabazle bakoitzarentzat) Pentagrama Fest 2025eko gau handirako, Bilbao Arenan, urriaren 11n:
- Follow The Party - Jai-giroko energia kutsakorra
- La Dame Blanche - Hip-hop, cumbia eta erritmo afrolatinoen fusio indartsua
- Malandras - Etengabe dantzatzeko musika elektroniko sutsua
Gau paregabea, jaialdiaren espiritua biltzen duena: soinu aniztasuna, kulturen arteko topaketa eta dantza partekatua jendarte-eraldaketaren hizkera unibertsal gisa
Parte hartzeko modua
Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: urriaren 7a)
Irabazleei jakinaraztea
Telefonoz eta ondorengo posta elektronikoaren bidez jakinaraziko da
Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?
Leihatilan, ekitaldiaren egun berean.
Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu zure Gazte-txartelarekin 2 €-ko beherapena duzula Bilboko Pentagrama Fest-eko sarreran.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -