GAZTELAGUN programa: alokairua ordaintzeko laguntzak gazteentzat
1.– 18 eta 35 urte bitartean izatea.
2.– Laguntzaren eskaera-dataren aurretik bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan benetan eta modu jarraituan sei hilabetez eduki izana egiaztatzea.
3.– Etxebizitza baten jabari osoaren edo erabiltzeko eta gozatzeko eskubidearen titularra ez izatea, baldin eta egiaztatzen badu banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik eskuragarri ez duela edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik ezinezko duela bertan bizitzea.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako etxebizitza libre baten errentamendu-kontratuaren titularra izatea, norberaren izenean edo errentakide gisa, eta hori izatea beren ohiko etxebizitza.
5.– Inolako familia-loturarik ez edukitzea odolkidetasun edo ahaidetasunezko hirugarren mailaraino, etxebizitzaren errentatzailearekin edo haren bizikidetza unitateko kideren batekin.
6.– Errenta banku-transferentzia bidez ordaintzea.
7.– Honako diru-sarrera hauek egiaztatzea:
Eskatzaile indibidualek urtean 25.921 euroko edo gutxiagoko eta 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera gordinak dituztela egiaztatu beharko dute.
Familia-unitate osoak urtean 31.740 euroko edo gutxiagoko eta 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera gordinak dituztela egiaztatu beharko dute.
Familia ugarien kasuan, urtean 33.856 euroko edo gutxiagoko eta 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera gordinak dituztela egiaztatu beharko dute.
Ezarritako gehieneko diru-sarrerak urtero eguneratuko dira, eskaera-dataren aurreko urteko abenduaren 31n indarrean zegoen urtetik urterako kontsumoko prezioen indizearen arabera, eta Alokabideren webgunean argitaratuko dira.
Diru-sarrerak kalkulatzeko, kontuan hartu beharreko epealdia honako hau izango da: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondoren, eskaera-dataren aurreko azken zergaldia edo, bestela, eskaera-dataren aurreko hamabi hilabeteak, onuragarriagoa bada. Diru-sarrera konputagarriak izango dira zerga-oinarriak, oinarri orokorra eta aurrezki-oinarria.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzea.
Gaztelagun programa 18 eta 35 urte bitarteko gazteei Eusko Jaurlaritzak alokairua ordaintzera bideratutako laguntza da eta Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza libre baten alokairuagatik hilero ordaintzen duzun errentaren ehunekoaren zati bat da.
Unitate hartzaileagatik hileroko gehienezko zenbatekoa (banaka edo familia-unitate gisa eskatuta) 300 euro da.
Gehienez ordaintzen duzun alokairuaren % 60 jasoko duzu, pisua partekatu zein ez (kontratuan hainbat titular bazaudete) edo kontratua titular bakarrarena bada (banakakoa edo familia bat bazara).
2026/12/31
Alokabide: Telefonoa: 945 569 020
- Gamarrako Atea 1A, behea (El Boulevard eraikina) 01013 Vitoria-Gasteiz
- Errotaburu pasealekua 1, 7.solairua 20018 Donostia-San Sebastián
- Trenbideko etorbidea 36, behea 48012 Bilbo
Euskadi