Galde iezaguzu eta erantzungo dizugu.

Galdetu eta egin dezagun berba.

EAtari honetan informazio gaurkotu eta kalitatezkoa aurkitu ahalko duzu, eta zure zalantzak argitzeko arreta pertsonalizatua. Infografia ikusi.

Bi aukera dituzu:

  • Zuk zeuk arakatzea web honetako edukiak: ikasketak, lana eta etxebizitza.
  • Arreta zuzena eta pertsonalizatua jaso nahi baduzu, hortxe gaituzu, entzuteko prest eta ahalik eta lasterren erantzuteko. Baita zuk behar duzun orientazio eta aholkularitza zerbitzua abian jartzeko ere, egoki deritzozun arte laguntza eskainiko dizuna.

Harremanetan jartzeko, ekin gustukoen edo egokien duzun bidetik.

GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da.
Whatsapp

Lehen hartu-emana egiteko, bidali whatsapp bat

646 10 91 26 telefonoa Whatsapp-a erabiltzeko baino ez da. Ez egin deirik.

Zure mezua nahi duzunean bidali ahal duzu. Erantzuna ahalik eta lasterren jasoko duzu.

Jakina. WhatsApp-a edozein unetan erabili ahal duzuAurpegi bat pozik; arreta-zerbitzuak, berriz, ordutegia du.

zan kontaktu hau zure telefono mugikorrean, eta bidaliguzu lanari, ikasketei edo etxebizitzari buruzko kontsulta whaztapp-ez.

telefonoa

Telefonoa:

Deia jaso nahi izanez gero, bidali whatsapp mezua 646 10 91 26 zenbakira, zure telefono zenbakia adieraziz; ondoren, deitu egingo dizute. Ez dira zuzeneko deiak hartuko.

Posta elektronikoa

Edozelako argibide zabalagoa behar baduzu, bidaliguzu mezua helbide honetara:gaztebizhitza@euskadi.eus

Esaiguzu zer jakin nahi duzun: zenbat eta xehetasun gehiago eman, orduan eta erantzun doiagoa.

Zure gaineko hainbat datu jakiteak lagunduko digu: zure adina, prestakuntza, lana, bizilekua...

Egindako kontsultari erantzuna ahalik eta lasterren posta elektronikoz jasoko duzu.

Aurretiko zita

Arreta pertsonalizatua orientatzaile batek emango dizu

Nahi izatera, telefono bidezko elkarrizketa adostu ahal dugu: bidali zure telefono-zenbakia eta dei egingo dizugu. Solasean aurrera egingo dugu. Atari honen bidez aditu talde batekin egingo duzu bat. Harekin ondo asko moldatuko zara.

Erabakiak zure ardura dira, baina ez zaitugu bakarrik utziko: zure erabakiak egokienak izateko aholkua eta makuluak emango dizkizugu.

Hitzordua egiteko, bidali email bat (gaztebizhitza@euskadi.eus) edo Whatsapp bat (646 10 91 26). Zurekin gu jarriko gara harremanetan. Adierazi zure izena, kontsultaren zergatia eta utzi harremanetarako telefonoa.

Zure datu pertsonalak direla-eta, zaude lasai. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa eta horri buruzko araudia beteko dugu.